Gaur Usurbilgo Udalak Euskararen Kaleko eta Hitanoaren erabilera datuen aurkezpena egingo du

Usurbilgo Udalak gaur arratsaldean (apirilak 27) Usurbilgo euskararen erabilera datuak aurkeztuko ditu, Kaleko Erabileraren eta Hitanoaren neurketaren emaitzak hain zuzen ere. Ekitaldia Olatz Altuna usurbildarrak bideratuko du, Soziolinguistika Klusterreko teknikariak, arratsaldeko 18:00etan Potxoenean.

Euskal Herriko VII. Kale Neurketako datu-bilketa 2016ko udazkenean egin zuen Soziolinguistika Klusterrak, eta orain, datu-prozesaketan eta interpretazioan ari da. Emaitzak, ez dira, beraz, oraindik argitaratu. Hainbat udalerritan, ordea, Hizkuntzen erabileraren kale-neurketa bereziak egin dira Euskal Herrikoaren baitan. Gaurkoan, Olatz Altunak Usurbilgo neurketa aurkeztuko du. Neurketa berezi horiek, udalek berariaz eskatuta, neurketa-ordu gehiago eta lagin nahikoa izan ohi dute, udalerriko datu zehatz fidagarriak eskaintzeko.

Udalerriz udalerri eginiko neurketa horien emaitzak publiko aurkeztu ahala argitaratuko dira www.soziolinguistika.eus webgunean, guztion eskura izan daitezen.

Sozioliguistika Klusterra: “Usurbilen egindako kale-neurketak badu berezitasun bat: ohiko erabileraz gain, hitanoaren kaleko presentzia ere aztertu ahal izan genuen. Horretarako, iaz, hizkuntzen kale-erabilera behatzeko erabili ohi dugun metodologia egokitu eta modu pilotuan aplikatu genuen Azpeitian eta Usurbilen. Hala, apirilaren 27ko aurkezpenean, hizkuntzen kale-erabilera emaitzez gain, Usurbilgo hitanoaren kale-erabilerari buruzko datuak ere emango ditugu ezagutzera”.

Zenbait galderei erantzuten

Olatz Altunak eskianiko duen aurkezpenean, Soziolinguistika Klusterraren azterketak azken datuei esker zenbait galderei erantzuna emango die:

  • Zenbatekoa da euskararen erabilera kalean entzuten ditugun elkarrizketetan?
  • Duela bost urte baino gehiago ala gutxiago entzuten da euskara gure kaleetan?
  • Zenbat erabiltzen da hitanoa Usurbilen?
  • Haurren, gazteen eta nagusiagoen artean erabilera zenbatekoa da?
  • Gizonezkoen eta emakumezkoen hizkuntza-portaeren artean ba al dago alderik?
  • Zenbat hitz egiten da euskaraz erdigunean? Zenbat Santuenean edo Zubietan? Eta Aginagan?

euskararen erabilerak gorantz

2011n egin zen euskararen kale erabileraren inguruko azken neurketa. Aurreko neurketekin alderatuta, euskararen erabilerak gorantz egin zuela ondorioztatu zuten baina 2011n oraindik euskararen ezagutza maila altuagoa zen erabilera bera baino. Hemen dituzue 2001etik bost urteka Soziolinguistika Klusterrak eginiko euskararen kale erabilerari loturiko neurketen ehunekoak:

  • 2001: %54,4
  • 2006: %57
  • 2011: %61,9
  • 2016: ??

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s