Oier Gomez euskal preso gasteiztarra aske gelditu da eta Baionako ospitalera mugituko dute aurki

Oier Gomez (Arg.: Hala Bedi)

Oier Gomez euskal preso gasteiztarra presondegitik atera da. Betetzen ari zen presondegi zigorra eten zioten astelehenean, bere osasun egoeragatik, eta Espainiak eta Portugalek eskatutako euroaginduak aplikatu bitartean, aske uztea erabaki zuen epaileak. Frantziako zigorra bete arte, euroagindurik ez dela aplikatuko adierazi du Clara Rouget bere abokatuak. Clarak ez du baztertu Espainian eta Portugalen euroagindu horiek deuseztatzeko prozedura bat abiatzea. Momentuz, Parisko ospitale batean dago Gomez, baina espero dute ondoko egunetan Baionara iritsiko dela: “Bere senideekin egonen da; lasaitasuna behar du, eritasunari aurre egiteko”.

Baionako ospitalera eramateko zain

Oierri ez diote baldintzapeko neurririk jarri eta datozen orduetan Parisko ospitalean jarraituko du, orain arte izan dituen neurri berezirik gabe. Datozen orduetan, Baionako ospitalera eramateko tramiteak hasiko dira. Familiak, zentzu honetan, tramiteko intimitatea errespetatzea eskatu du. Gomezen kondenaren etetearen ostean, hiru euroagindu zituen zain Gomezek, bi Espainian eta bat Portugalen. Gogoratu behar da, Gomezi sei hilabeteko bizi itxaropena eman ziotela medikuek orain dela bi aste, pairatzen dituen gaixotasunak medio.

Adierazpenak

Emili Martin, Bagoaz plataforma: “Garaipen gazi-gozoa da, orain dela aste batzuk sendagileek sei hilabeteko bizi esperantza eman ziotelako. Gomezek minbizia du, Erwingen sarkoma, metastasiarekin. Hori dela eta, zigorra eten zioten astelehenean. Oierrek aspalditik egon behar luke kanpoan, 2013tik, bere lehen minbizia izan zuenetik. Horrelako dramarik berriro izan ez dadin, larri eri diren presoek aske egon behar dute. Hala ere, begi onez ikusten dugu epaileek egoera politiko berria kontuan hartu izana. Espero dugu euskal presoen askatze prozesuan pausoak emanen dituztela eta salbuespeneko neurriak bukatuko dituztela. Legebiltzarreko hauteskundeetara aurkeztuko diren hautagai guziei dei egiten diegu jendaurrean engaiatu eta presoen gaia Parisera eraman dezaten”.

Jeanine Beyrie, Etxerat Elkartea: “Berri handi bat da, baina ez dugu ahazten zergatik atera den orain Oier, eta hori biziki gogorra da. Hainbeste denbora behar bada preso bat ateratzeko hain eri delarik… Orain Gomezek lagunen eta senideen sostengua eta maitasuna behar ditu eta lanean segitzeko beharra daukagu. Oier atera da, eta beste preso guziak lehenbailehen atera behar ditugu; gizarte guziaren erantzukizuna da”.

Sare plataforma: “Berri ona da, eta bide horretatik segitzea espero dugu. Mendekuan oinarritutako espetxe politikarekin amaitzeko eskatzen dugu. Oierren askatasuna gaixotasuna jakin zenean eman izan balitz, ez ginateke orain gauden egoera larrian izango. Eta euskal gizarteak ezin du utzi hau berriro gerta dadin. Maiatzaren 6an Gasteizen egingo den manifestaziora joateko deia egiten dugu”.

adierazpen instituzionala usurbilen

Asteartean (apirilak 25) Usurbilgo Udalak osoko ohiko bilkura egin zuen eta bertan EHBilduk aurkeztutako larriki gaixorik dauden presoen eskubideen inguruko adierazpen instituzionala onartu zen

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s