Apirilaren 29an (larunbata) Kantu Taldeko lagunak kantu-jiran aterako dira herrian zehar. Arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara kantuan ibiliko dira eta Mikel Laboa plazatik abiatuko dira: “Herritar orok parte har dezake. Har ezazue liburuxka eta zatozte elkarrekin kantatzera”.
kantu-liburuxka 5 eurotan
Kantu Taldeak, Usurbilgo Udalarekin eta Noaua! Kultur Elkartearekin elkarlanean kantu-liburuxka kaleratu zuen pasa den udazkenean eta eskuragarri dago 5 eurotan Noaua! Kultur Elkartean, Lizardi eta Laurok liburu dendetan. Liburuxka honetan 300 euskal abesti daude, kantauen eta egileen inguruko zenbait datuekin batera.
Entseguak asteartero
Kantu Taldea asteartero Udarregi Ikastolan elkartzen da entsegu saioa egiteko, 18:30-19:30 artean.