LAB sindikatuak maiatzaren 1ean Baionan, Bilbon eta Iruñean manifestazioak egingo ditu

LAB sindikatuak, Langileen egunean (maiatzak 1, astelehena), hiru manifestazio egingo ditu Euskal Herrian, eremu administratibo bakoitzeko bana:

  • Baionan, 11:00etan, geltokitik.
  • Bilbon, 12:00etan, Zabalburutik
  • Iruñean, 12:15ean, Gaztelu plazatik. Azken honetan, lau bloke antolatuko dira, lan baldintzak aldatuko dituzten neurri zehatzak hartu ahal izateko, burujabetzaren beharra nabarmentzeko. Ernai gazte antolakundeak bosgarren bloke bat antolatuko du eta martxan zehar “pikete feministak” ere (lan arloko diskriminazio egoerei aurre egiteko LABek diseinatutako tresna berria) presentzia izango du.

LAB sindikatua: “Aurtengo hau izan daiteke garai berri baten atariko Maiatzaren Lehena: “Euskal Herrian eta gure mugetatik harago ematen ari diren gertakariek aukera berriak zabaltzen dituzte. Erronka ekonomiko eta sozialei aurre egin ahal izateko, burujabetzarako bidea egiten ari dira Catalunya eta Eskozia. Gurean ere gero eta gehiago gara geure lan eta bizi baldintzen gainean erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dugunok”. Prentsaurreko bidez Igor Arroyo Nafarroako bozeramaileak adierazi duenez, “badira bi urte Nafarroan aldaketa instituzionala gauzatu zenetik. Aurrera egin da, nabarmen, gure herrialdearen demokratizazioan. Bazterketa sozialaren kontrako hainbat neurri hartu dira. Alabaina, aldaketa soziala eginkizun dago oraindik; berau gauzatzeko, bi oztopo nagusiri aurre egin behar zaie”.

Lau blokeak oinarrizko lau aldarrikapenen inguruan antolatuko dira:

  1. 35 orduko lan astea
  2. 1200 euroko gutxieneko soldata
  3. 1080 euroko gutxieneko pentsioa
  4. Zerbitzu publikoen garapena.

35 orduko lan astea

Kapitalaren logika Bizitzaren logikaren kontrakoa da. Milaka lagun lanik gabe dauden bitartean, enpresek gehiago ekoiztu nahi dute jende gutxiagorekin, dela robotizazioaren bidez (Industria 4.0 eta abarrak), dela malgutasunaren eta lanaldiaren luzapenaren bidez. Zentzugabekeri horri amaiera jartzea premiazkoa da, 35 orduko lan astea ezarriz. Kontrako bidea egin behar da inposatutako lanaldi partzialei dagokionez; horiek mugatzea da gure eskaria, Europako hainbat herrialdetan bezala gutxieneko lanaldi bat finkatuz.

1200 euroko gutxieneko soldata

Lanbidearteko Gutxieneko Soldata 707 eurotan dago. Horrekin ez dago bizimodu duin bat izaterik Estatuan eta gutxiago Nafarroan, hemen bizitzaren kostea handiagoa baita. Gutxieneko soldata hileko 1200 eurotaraino igotzea, prekarietatearen kontrako borroka nagusietako bat da. Lantokiz lantoki eta sektorez sektore aritu behar gara horren alde. Baina langile guztientzat ezar dadin, Nafarroak lan arloko eskumenak izatea nahitaezkoa da.

1080 euroko gutxieneko pentsioa

Duela gutxi, Pentsionistak Martxan plataformak sustatu eta LABek babestutako Herri Ekimen Legegilea eztabaidatu zen Nafarroako Parlamentuan. Bi eskari egiten zituen: nafar orori gutxieneko pentsioa bermatu eta horretarako Nafarroan Gizarte Segurantzako kutxa propioa kudeatu. Alabaina, Geroa Bai eta Izquierda-Ezkerrak bat egin zuten UPN-PP-PSNrekin, horretarako eskumenik ez dagoela argudiatuz. Galdera beraz honako hau da: nafar orori pentsio duin bat bermatzen ez dion “autogobernua” ontzat eman behar al dugu?

Zerbitzu publikoen garapena

Nafar guztien hezkuntza, osasun arreta eta babes soziala bermatzeko zerbitzu publiko duinak behar ditugu. Horretarako UPNk ezarritako eredua errotik aldatu beharra dago, zerbitzuen publifikaziorako plan bati ekinez, administrazioa demokratizatuz eta behin behinekotasuna %5era murriztuz. Gaurdanik urratsak eman daitezke norabide horretan, izan ere LAB hainbat hobekuntza lortzen ari da. Hala ere, Espainiako Gobernuak krisiaren aitzakiaz inposatutako salbuespenezko legediak Nafarroako zerbitzu publikoaren garapena mugatzen du.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s