Jexux Artze Kultur Elkartearen eskutik kultur eskaintza zabala maiatzean

Jexux Artze txalapartaria zenaren omenez, Jexux Artze Kultur Elkarteak Usurbilgo Udalaren laguntzarekin, aurtengoan ere hainbat ekimen antolatu ditu herrian. Sarrera behar duten ekitaldien kasuan, txartelak aurrez eskura daitezke Usurbilgo Lizardi liburu dendan. Hona hemen egitaraua:

Maiatzak 6, larunbata

  • Ikuskizuna: “Esku harriak, Oteizaren (h)aria”
  • Ordua: 19:30.
  • Tokia: Mikel Laboa plaza.
  • Parte-hartzaileak:
  1.  Iparraldeko Txalamandra txalapartari bikotea (Paxkalin eta Mixu).
  2. Usurbilgo Alazne Begiristain eta Eli Eizagirre (txalaparta)
  3. MugMus Laborategia taldea,, “Esku harriak, Oteizaren (h)aria” ikuskizuna aurkeztuko du: bi dantzari, bi musikari eta Uxue Alberdi bertsolaria.

Maiatzak 6, larunbata

  • Kontzertu irudikatua: “Itzal zaunka”
  • Ordua: 22:00.
  • Tokia: Sutegiko auditorioa.
  • Zehaztasunak: Jexuxmai Lopetegi eta Noizbehinka bandarekin. Bertan Usurbilen jaiotako Antton Olariaga marrazkilariari omenaldia egingo zaio. “Itzal zaunka” diska-liburua iaz argitaratu zen. Orain egileek musika-literatura-ilustrazioak-bideoak uztartuz emanaldi-ikuskizun bat landu dute. Jexuxmai Lopetegik eta Noizbehinka bandak musika eta kantua jarriko dituzte, kanta hauen letrak Harkaitz Canok idatzitakoak dira eta kanta bakoitzarekin batera Iban del Campok egindako bideo bana proiektatuko da eta bertan ikusiko dira Antton Olariagaren marrazkiak. Antton Olariaga da proiektu honen arima. Olariaga, Jexux Artzeren lagun zaharra, eta ikuskizun hau bidelagun hartuta bere jaioterrian omenaldi xume bat egingo zaio. Olariaga euskal kulturan erreferenteetako bat da komikigintzan, marrazkilaritzan, diseinatzaile gisa, umore eta arte grafikoan. Xakilixut pertsonaiaz aparte beste batzuk ere sortu ditu.
  • Sarrera: Lizardin 8€ aldez aurretik, 10€ egun berean (lehiatilan).


Maiatzak 20, larunbata

  • Antzerkia: “Jainko basatia”
  • Ordua: 22:00.
  • Tokia: Sutegiko auditorioa.
  • Zehaztasunak: Jainko Basatia komedia dramatikoa da. Bi bikote ezkondu elkartzen dira euren seme-alaben arteko liskarrak konpontzeko asmotan; izan ere, bikote baten semeak besteari eraso egin dio. Giza-legez eta edukazio handiz abiatu den bilerak beste bide bat hartuko du, elkarri kristorenak eta bi esaten hasten direnean, bata eta besteen frustrazio eta miseriak azalduz. Ikuskizunak arrakasta handia eduki zuen bere jaioterrian, Frantzia, eta oso goraipatuak izan dira bere itzulpenak Londresen, New Yorken, eta baita Hegoamerikan ere.
  • Zuzendaria: Begoña Bilbao.
  • Aktoreak: Aitziber Garmendia, Mikel Losada, Andoni Agirregomezkorta eta Tessa Andonegi.
  • Sarrerak: Lizardin 8€ aldez aurretik, 10 € egun berean (leihatilan).

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s