Maiatzean eta ekainean “5. Sagastiak Loretan” ospakizuna Usurbilen

Maiatzean eta ekainean 5. Sagastiak Loretan ospakizuna’17 edizioa ospatuko da Usurbilen. Hainbat ekimen antolatu dira eta elkarte eta eragile esberdinak arituko dira elkarlanean.

  • Antolatzaileak: Sagardoaren Unibertsitatea, Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba eta Noaua! Kultur Elkartea.
  • Laguntzaileak: Usurbilgo Udala, Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak, Zumeta Arte Estudioa, Euskal Sagardoa, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea eta Bizi Sagardoa.
  • Elkarlanean: Tabakalera Kultur Garaikidearen Nazioarteko Zentroa, Cristina Enea Fundazioa eta Haziera Hazien Artxiboa.

Egitaraua

Maiatzak 7, igandea

  • 11:00 Sagardoaren Paisaia Kulturala ezagutzea Zubietako Iruin Sagardotegitik abiatuta. Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña ibilbidean zehar bertsotan eta bazkarian azkena. Paisaiaren argibideak Jakoba Errekondoren eskutik.
  • Ondoren, bertso bazkaria Zubietako Iruin Sagardotegian. Erreserbak egiteko deitu Iruinera (943 361 229) edo Noaua!ra (943 360 321).

Maiatzak 9, asteartea

“Seed Journey” jardunaldia

  • 10:00 Tabakalera eraikinean (Donostia), Artea eta landa ingurunea: mugaldeak maiatzean, elkarte hauen eskutik: Future Farmers, Flatbread Society, Campo Adentro, Kanpoko Bulegoa, Baserriko Aste Sarea.
  • 18:00 Hitzaldia: “Sagardoa: nekazaritza kultura ozeanoetan zehar”. Hizlariak: Marc Badal: Sortzezko bekatutik industria paradisura, gozogarriak lubrikatzaile historikoa. Amy Franceschini: “Seed Journey” egitasmoaren aurkezpena. Jakoba Errekondo: Sagardoaren Paisaia Kulturala.

Maiatzak 10, asteazkena

“Seed Journey” jardunaldia. Hendaiako Abbadia Jauregiko bilduma sagastira bisita:

  • 10:00 Domaine d´Abbadieren sarreran. (9:00 Amarako Eusko Tren geltokian)
  • 14:00 Bazkaria upel artean Hernaniko Iparragirre Sagardotegian. Bertako erakusketara eta sagastietara bisita.
  • 17:00 Cristina Enean talde horma-irudia: Amy Franceschini eta beste artista batzuen laguntzaz Haziaren egoitzan horma-irudia margotzen.

Maiatzak 15, astelehena

San Ixidro Eguna

  • 10:15 Trikitilariak Kaxkoan zehar.
  • 10:30 Meza Salbatore elizan.
  • 11:15 Hamaiketako herrikoia frontoian.
  • 11:45 Herri kirolak Dema plazan.
  • 13:15 Bertso saioa Ane Labaka eta Iñaki Muruarekin.
  • 14:00 Bertso-Bazkaria Artzabal Baserrian. Txartelak salgai Alkartasunan eta Artzabalen maiatzak 13 arte. Prezioa: 31 €.

Maiatzak 17, asteartea

“Seed Journey” jardunaldia

  • 18:00 “Teosinte, kutsadura genetikoa eta bizitzaren kolonizazioa”, Cristina Eneako eraikinean (Donostia). Hizlariak: Rosa Benimelis eta Ignacio Chapela.

Maiatzak 20, larunbata

  • 09:00-13:00 Sagarrondotik Sagardora ikastaro zikloko saioa Potxoenean: “Garbitasuna kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan eta sagarrondoaren bizimodua”, Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondoren eskutik. Izen ematea:  943 361 114, alkartasuna@usurbil.com edo alkartasuna.eus

Maiatzak 21, igandea

36. Sagardo Eguna

  • Goizean zehar, frontoian herriko baserritarrak eta beste sagardogileak izango dira, Dema plazan Gipuzkoako sagardogileen elkarteko postuak jarriko dira eta Askatasuna plazan Eusko Labelean sartuta dauden sagardoak dastatzeko aukera izango da. Pintxoak dastatzeko aukera ere izango da.
  • Goiko plazako oholtzan: Euskal Herriko 1. Egurrezko Sagardoen Txapelketa
.
  • 11:30 Hasiera ekitaldia Aizpurua autobusen eskutik.
  • 18:00-21:00 “Elektro Patxaranga” kaleetan zehar.

Ekainak 3, larunbata

  • 09:00-13:00 “Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak”, Aitor Etxeandiaren eskutik. Izen ematea:  943 361 114, alkartasuna@usurbil.com edo alkartasuna.eus

Ekainak 6, asteartea

  • 19:00 Zumeta Arte Estudioan: “Euskal Sagardoa” Jatorrizko Izendapen berriko sagardoaren aurkezpena eta Zumeta margolariaren erakusketaren irekiera: Aurkezpena. Sagardo dastaketa eta mokadutxoa. Unai Agirre, Izendapeneko teknikariaren eskutik. Jose Luis Zumetaren lanen erakusketa ikusgai izango da.
  • Oharra: Kotxez ezingo da bertaratu. Autobus zerbitzua izango da Kaxkotik.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s