Gaur 19:00etan Zubietan eta Usurbilen erraustegiaren aurkako elkarretaratze zaratatsuak

Aste honetan hasiko dituzte Zubietako erraustegia eraikitzeko lanak,  Gipuzkoako Foru Aldundiak horrela iragarri zuen pasa den astean. Hau salatzeko, Errausketaren Aurkako Mugimenduak gaurko (maitzak 8) elkarretaratzeak deitu ditu herrietan. Errausketaren Aurkako Mugimenduak, Gipuzkoako Foru Aldundiari, proiektua geratu eta herritarren eskaera aintzakotzat har dezatela eskatzen dio. Elkarretaratzeak zaratatsuak izango direla iragarri du mugimenduak eta horretarako elkarretaratzera kazolak, txilibituak,… eramateko animatu dituzte herritarrak.

Usurbilen mikel laboa plazan

Usurbilen elkarrataratzea deitu da, arratsaldeko 19:00etan Mikel Laboa plazan.

Zubietan elizako arkupean

Zubietan ere elkarrataratzea deitu da, arratsaldeko 19:00etan elizako arkupean.

Errausketaren Aurkako Mugimedua

“Non egongo ote gara 2051. urtean? 35 urte barru… nola biziko dira gure ondorengoak? Nolako airea arnastuko dute? Nolako zerbitzu sozialak edukiko dituzte? Zein gaixotasun sufrituko dituzte 2051. urtean? Nork eta zein dirurekin zainduko ditu gaixoak, zaharrak, umeak…?

Ezin dugu onartu erraustegi inposatu bat datozen 35 urteetarako kaltetuko dituena gure osasuna, ingurumena eta denona den finantza publikoa.

Krisi ekonomiko sakonean bizi gara. Krisi ekonomikoak ekarri ditu krisi soziala, politikoa, humanitarioa. Konturatzen hasi gara Lurra planeta bakarra dela, mugatua. Ezin dugu segitu berdin, “erabili-ta-bota”, “erabili-ta-bota”…

Osasun krisi batean ere bizi gara. Gero eta minbizi gehiago, gero eta gaixotasun berezi gehiago… Nolaz baimentzen dute erraustegi berri batekin kutsatzea gure airea eta gure ondorengoek arnastuko dutena?

Krisi humanitarioa ere badaukagu. Garapen ereduak eragindako krisi sozial eta humanitarioa. Gure etxeetaraino ekarri du ezin bizia: Langabezia, lanpostuen prekarietatea, etxegabetzeak, pobrezia gero eta ugariagoa…

Hori gutxi balitz administrazioek… inbertsio faraonikoetan xahutu dituzte diru publikoak… eta inbertsio sozial guztietan murrizketak egiten dituzte: murrizketak osasungintzan, murrizketak irakaskuntzan, gazteen laguntzetan, ezindu eta pobreenen laguntzetan…

Esan diezaiogun EZ! Gipuzkoarren bizitzak 35 urterako hipotekatuko dituen Erraustegiari, alferrikakoa den Erraustegiari.

Urte asko daramatzagu oihukatzen ERRAUSKETARIK EZ! Urteak daramatzate Gipuzkoan erraustegia egin nahian, zerbitzu publikoekin aberasten diren enpresa handi ustelak eta lotsa gutxiko zenbait politikari. Erraustegia oraindik eraiki gabe egotea… ez al da garaipen bat izan?

Baina GAINERA, 2009an hasita Gipuzkoan martxan dago Alternatiba… Erraustea baino garbiagoa, osasuntsuagoa eta merkeagoa. Gipuzkoako udalerrien erdia baino gehiagotan egunero dago MARTXAN hondakinen kudeaketa Alternatiboa. Gipuzkoan demostratzen ari gara ez dugula hondakinak erre beharrik.

Orain nahitaezkoa da udalerri askok egin duten bideari beste guztiek ere jarraitzea. Gipuzkoar guztiok berdinak eskubideetan, Gipuzkoar guztiok berdinak betebeharretan. Denon betekizuna da hondakinak murriztea eta sortutakoak ondo sailkatu eta tratatzea.

Gipuzkoako Foru Aldundia gobernatzen duten alderdiei berriro ere esan nahi diegu: Gelditu ezazue proiektua!

Egin kasu herritarrok eskatzen dizuegunari! Herritarrei dei egiten diegu: mugitu gaitezen gipuzkoarrok!”

Herrietako deialdiak

  • DONOSTIA: Foru Aldundiaren aurrean
  • ZUBIETA: Elizako arkupean
  • HERNANI: Ezkiaga (Tilos) pasealekuan
  • PASAIA: Pasai Antxoko Zumardian
  • BERGARA: San Martin Agirre plazan
  • ANDOAIN: Juanita Alkain plazan
  • LASARTE-ORIA: Okendo plazan
  • AIZTONDO: Zubimusu zubia (Billabona-Zizurkil artean)
  • AZKOITIA: Plazan
  • LEZO: Gurutze Santuaren plazan
  • OIARTZUN: Doneztebe plazan
  • ZUMAIA: Amaia plazan
  • ARRASATE -DEBAGOIENA: Debagoienako mankomunitatearen aurrean
  • URNIETA: San Juan plaza (udaletxe aurrean)
  • ANOETA: Plazan
  • ZARAUTZ: Udaletxe aurrean
  • USURBIL: Mikel Laboa plazan
  • LEGAZPI: Euskal Herria enparantzan
  • URRETXU-ZUMARRAGA: Pirulo enparantzan
  • HONDARRIBIA: Damarri plazan (Alameda)
  • ARETXABALETA: Herriko plazan
  • ASTIGARRAGA: Joseba Barandiaran plazan
  • ZALDIBIA: Herriko plazan
  • ORERETA-ERRENTERIA: Niessengo sarreran
  • ZESTOA: Frontoi zaharrean

Argazkiak edo bideoak zabaltzeko deia

Gaur herrietan burutuko diren elkarretaratze zaratatsuen argazkiak edo bideoak sare sozialetan zabaltzeko deia egin du Errausketaren Aurkako Mugimendiak. Eta baita errausketarenaurkakomugimendua@gmail.com helbidera bidali daitezke. Twitterren #erraustegirikez  #ezgureizenean txioak erabiltzeko deia ere egin da.

Datozen deialdiak

  • Maiatzak 10, asteazkena: goizean zehar,  Zubietako Bugatiko gasolindegi parean elkarreratzeko deia egin du, erraustegia eraikitzen hasi eta lanen lehen harria jartzekoak direlako.
  • Maiatzak 27, larunbata: Mobilizazio eguna Zubietan. Hitzaldiak, haurrentzako tailer eta jolasak, musika…

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s