Protesten artean Zubietako erraustegia eraikitzeko lanen hasiera ekitaldia egin du Diputazioak

Arg.: Dani Blanco

Erraustegiaren proiektua salatzeko, Errausketaren Aurkako Mugimenduak gaur (maiatzak 1o) deituta elkarretaratzea egin du Bugati gasolindegiaren bidegurutzean, erraustegi-lanetarako bidearen ertzean. Izan ere gaur bertan Zubietako erraustegia eraikitzeko lanen hasiera ekitaldia egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Goizeko 11:30etarako finkatu duten lehen harria jartzeko ekitaldiarekin abiatu dira lan hauek. Hitzordu honetan Foru Aldundiko Ahaldun Nagusi Markel Olanok, ingurumen diputatu Jose Ignacio Asensiok eta eraikitze lanez arduratuko den enpresa taldeko ordezkari Carlos Abiliok parte hartu dute.

Ehunetik gora herritar bildu dira Bugatiko gasolindegi parean. Bertan izan direnek adierazi dute etengabe bertatik pasatzen ziren hainbat kotxeek  bozina jo dietela babesa adierazteko. Errausketaren aurkako txistu eta oihuak ugariak izan dira eta gehiago ugaritu eta indartu dira, Gipuzkoako Foru Aldundiak errausketaren zero gunean, eraikitze lanen hasiera dela eta deitua zuen ekitaldira zihoazenak paretik pasa direnean, autobus bati bereziki.


bugatuko irudiak

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Noaua!


Erraustegiko eremuan zer egin da?

Erraustegia eraikitzeko lanei hasiera ofiziala eman diote Gipuzkoa Foru Aldundiko ordezkariek. Lanen gunean bertan bisitan izan dira. Gipuzkoarrei emandako hitza betetze bidean direla ikusita, pozik agertu dira bertaratu den hedabideen aurrean. Hona hemen bertan esan diren perla batzuk:

Carlos Abilio (Eraikitze lanez arduratuko den enpresa taldeko ordezkaria), Markel Olano (Gipuzkoako Ahaldun Nagusia) eta Jose Ignacio Asensio (Ingurumen diputatua)

  • Jose Ignacio Asensio: “Heldu da eguna. Hemendik aurrera, atzera kontaketa hasi da. Gaurtik aurrera konponbidearen irtenbidea ikusten hasi gara. Gaur egoera erabat bideratu dugu, eta bi urte barru, Gipuzkoak behar dituen azpiegiturak abian izango ditu”.
  • Markel Olano: “Herriari eman genion hitza bete egingo dugu. Gaurkoan gure lurraldeak pauso garrantzitsua ematen du. Etorkizunari begira gaur emandako urratsarekin, amaigabetzat jo eta eskuartean dugun proiektua gauzatzea geldiarazten zuten eztabaidak atzean utzi eta aurrera egiteko gauza garela erakusten du Aldundiak. Geldialdiak izugarrizko kaltea egin digu guztioi. Kaleak bi gauza exijitzen dizkigu: batetik arazoa konpontzea eta bigarrenik, ingurumen ikuspegitik ahalik eta baldintza hoberenekin egitea, eta hala egingo dugu. Urte bereko udazkenerako martxan, eta horrekin guk herriari eman genion hitza bete egingo dugu. Gaur hasten dugu bide hori”.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Noaua!


Erraustegi hitza aipatu ere ez

Une oro erraustegiaz hitz egiten ari ziren arren, erraustegi hitza aipatu ere ez dute egin, “Gipuzkoako ingurumen gunea” baizik. Eta erraustegiaren emisioez hitz egiten ari zirenean ere ez dute zehaztu, zer eta zenbat partikula jaurtiko dituen airera erraustegiak. Ingurumen Departamenduko kideek egindako lanagatik zoriondu eta eskerrak helarazi dizkie Olanok. Legealdi hau amaitzerako, hau da, 2019ko udaberrirako erraustegia eraikia eta froga moduan lanean egongo dela aurreikusten dute.


Herritarrak kalean protesta egiten

Astelehenean (maiatzak 8) Errausketaren Aurkako Mugimenduak Gipuzkoa osorako elkarretaratze zaratatsuak deitu zituen Erraustegirik ez, ez gure izenean lelopean, astelehenan bertan hastekoak zirelako erraustegiaren lanak baina ez zen horrela gertatu. 25 herri baino gehiagok bat egin zuten deialdi honekin:  Donostian, Zubietan, Hernanin, Pasaian, Ibarran, Hondarribian, Usurbilen, Orion, Bergaran, Andoainen, Lasarte-Orian, Aiztondon, Lezon, Oairtzunen, Zumaian, Arrasaten, Urnietan, Anoetan, Zarautzen, Legazpin, Urretxu-Zumarragan, Aretxabaletan, Astigarragan, Oreretan, Zestoan,…

Argazkiak ikusteko:

Alternatiba garbiagoak, osasungarriagoak eta merkeagoak daudela gogorarazi du Errausketaren Aurkako Mugimenduak. Hondakinak murriztea, sailkatzea eta tratatzea bide egokia dela eta horretan aurrera egitea denon erantzukizuna dela adierazi du.


Ernairen ekintza

Ernai gazte antolakundeko zazpi kidek EAJ-PNVren egoitzaren hesien gainetik salto egin zuten astelehenean, estalita, eta konposta jaurti zuten ate ondoan, erraustegiaren aurkako protesta moduan. Pankarta bat ere jarri zuten, “Mafiosoak, zuenak egin du. Zaborra zarete” mezuarekin.

Ernai antolakundeak oharra atera du Zubietako erraustegiaren eraikuntzaren kontra EAJren egoitzan egindako ekintzaren harira.


Datozen deialdiak

  • Maiatzak 12 eta 19, ostirala: 19:00etan Elkarretaratze zaratatsuak Mikel Laboa plazan. “Ekarri zarata sortuko duten gailuak; danborrak, txistuak, kazolak… “.
  • Maiatzak 25, osteguna: 18:00etan auto karabana Decathloneko aparkalekutik abiatuta.
  • Maiatzak 27, larunbata: Egun osoz, Erraustegiren Aurkako Eguna Zubietan. Hitzaldiak, haurrentzako tailer eta jolasak, musika… Tartean herri bazkaria. Txartelak aurrez jarriko dituzte salgai. Arratsaldez, Gipuzkoa Zutik mugimenduak antolaturiko ekimenak.

EHBildu Gipuzkoa

Gipuzkoako EHBilduk azken egunotan erraustegiaren kontra mobilizatu diren gipuzkoarrei babesa eman die eta prentsa ohar hau kelareatu du:


Sortu

Sortuk bideo bat kaleratu du eta bertan erraustegiaren proiektua salatu du: “Porlanaren aro honetan diru publiko gehiegi gastatzen da azpiegitura handietan. Hauen helburua, ordea, ez da herritar guztion ongizatea, enpresa eraikitzaileak aberastea baizik… LOTSA!”


Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s