Errausketaren Aurkako Usurbilgo Taldeak beste bi elkarretaratze zaratatsu antolatu ditu

Errausketaren Aurkako Usurbilgo Taldeak deituta elkarretaratze zaratatsuak deitu ditu bi egunetarako:

  • Maiatzak 12, ostirala. Mikel Laboa plazan, 19:00etan.
  • Maiatzak 19, ostirala. Mikel Laboa plazan, 19:00etan.

Aste honetan (maiatzaren 8an) herritar ugari bildu zen bertan, ekimen bera eginez, Zubietako erraustegiaren eraikitzen lanen hasiera salatzeko. Gipuzkoako 25 herri baino gehiagok bat egin zuten deialdi honekin. Ostiral honetan berriz ere Erraustegirik ez, ez gure izenean lelopean  kalera ateratzeko deia egin du Usurbilgo taldeak: “Ekarri zarata sortuko duten gailuak; danborrak, txistuak, kazolak…”

Asteleheneko elkarretaratzea (Arg.: Errausketaren Aurkako Mugimendua)

Alternatiba garbiagoak, osasungarriagoak eta merkeagoak daudela gogorarazi du Errausketaren Aurkako Mugimenduak. Hondakinak murriztea, sailkatzea eta tratatzea bide egokia dela eta horretan aurrera egitea denon erantzukizuna dela adierazi du.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s