Larunbatean Hurbilago Elkarteak antolatuta Ken Zazpi taldeak kontzertua eskainiko du Usurbilen

Usurbilgo Hurbilako Elkarteak antolatuta larunbat honetan (maiatzak 13) Ken Zazpi musika taldeak kontzertua eskainiko du herriko dema plazan, 00:00etatik aurrera.  Ken Zazpi taldeak 20. urtemugako bira amaierako kontzertua eskainiko du. Kontzerturako sarrerak aurrez eskuragarri daude 12 eurotan, Bordatxo, Txirristra, Aitzaga eta Txiriboga tabernetan. Egunean bertan, 15 eurotan aipatuko taberna horietan eta Sutegin.

Ken Zazpik 2015eko azaroan “Phoenicoperus” azken lana kaleratu zuen. Diskak Usurbilekin lotura estua du, Haritz Harreguy usurbildarrak San Estebanen duen Higain estudioetan grabatu baitzen.

PHOENICOPERUS

Ricky Falkner-ek eta Eñaut Elorrietak, Ken Zazpi taldearen disko berriaren grabaketaren bizipenak kontatzen dizkigute bideo honetan.

2017ko Herri Hurratseko abestia

Ken Zazpi taldeak doinua eman dio aurtengo Herri Urratseko kantuari. Amets Arzallus bertsolariak “Haizu” kantuaren letrak idatzi ditu. Bernat Etxepare lizeo berriaren alde joko duen ekimena maiatzaren 14ean (igandea) ospatuko da Senperen.

a

Herri Urratseko bideoklipa

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s