Usurbilgo Udalak lorazain ofizialaren lanpostua betetzeko deialdia egin du eta lehiaketa oposizio sistema bidez egingo da. Udal honetako funtzionarioen plantilan hutsik dagoen lorezain ofiziala izeneko lanpostua betetzeko lanpostua izango da.
Oinarriak
Deialdiko oinarriak maiatzaren 10eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak argitaratu dituzte:
- Plaza horri Administrazio Bereziko Eskala, Zerbitzu Berezien Azpieskala, C2 Sailkapen Taldea dagozkio.
- Lanpostuaren maila: 11.
- Ordainsaria: Usurbilgo Udalaren ordainketa taulako 10. maila.
- Berariazko osagarria: 18.424,13 euro.
- Hizkuntz-eskakizuna: 2. (derrigorrezkoa).
- Gidabaimena: B.
- Plaza kopurua: 1.
- Lan-jarduna urtero Udalak zehazten duena izango da eta, edozein dela ere, horretarako lanpostuaren izaera eta behar bereziak izango ditu kontuan.
- Oposizioaren proba guztiak gainditu eta izendatuak ez diren izangai guztiak lan-poltsa batean sartuko dira, lortu duten puntuazioaren araberako hurrenkerarekin, eta sail horretan sortzen diren aldian aldiko beharrak betetzeko erabiliko du Udalak. Lan-poltsa horrek antzeko lanpostuetarako udalak aurretik eduki ditzakeen poltsekiko lehentasuna izango du, eta hortaz, ordezkapen beharrik izanez gero, lehenik lan-poltsa hau erabiliko da, eta hau agortuko balitz, aurretik zeuden poltsetara joko da.
Betekizunak
Deialdi honen xede den lanpostuaren eginkizunak, besteak beste, ondoko hauek dira:
- Obra eta zerbitzuetako enkargatuarekin elkarlanean udaleko berdegune eta lorategien diseinua eta mantentzearen plangintza eta programazioaz arduratzea. Lorezaintzan sortzen diren lanak kudeatu eta burutu.
- Hilerrietako mantentze eta lorezaintzako lanez arduratu, bertako langileen lana gainbegiratuz.
- Bere ardurapean esleitzen zaizkion langileen lanaren jarraipena eta kontrola burutu.
- Lorezaintzari dagokion plangintza burutu, lanen banaketa eginez ezarritako epeen eta baliabideen arabera. Lanen jarraipena egin. Obra eta zerbitzuen enkargatuarekin batera, bere arloari dagozkion aurrekontuak osatu.
- Lorategi, mendi, nekazal bide eta abarren mantentzeaz arduratu: Herriko parke eta lorategiak egoera onean mantendu, lorategi eta landaketa berriak egiteko beharrezko diren lanak burutu.
- Txostenak egin: urbanizazio berrien proiektuen gainbegiraketa, lan horien jarraipena, lan horien onespena, sortzen diren aurrekontu berriak, biztanleen erreklamazioak, intzidentziak, eguneroko lan fitxak…).
- Bere sailera bideratzen den langileriaren kargu hartu, beraien lana antolatu eta gainbegiratuz.
- Lorezaintzan erabiltzen diren makina eta tresnen kargu hartu.
- Lorategi berrietarako ideiak proposatu, aurrekontuak atera eta lanak burutu.
- Lorategi eta parkeen mantentzerako beharrezko materiala lortzeaz arduratu.
- Hilerrietako mantentze eta lorazaintzako lanak burutu eta hilerriko langileen (ehorzlea) lana gainbegiratu.
- Bere arloko erosketa beharrizanen jarraipena egin eta material eta baliabideen erosketa proposatu, zehazturiko irizpide eta epeen arabera, arduradunarekin elkarlanean: aurrekontuen eskakizuna, balorazio txostena, etab.
- Saileko arduradunak hala ezartzen duenean, saileko gainontzeko lanpostuen ordezkapenak burutu, horretarako beharra dagoenean (bajak, oporraldiak, etab.), bere lanpostuaren kategoria eta gaitasunak kontutan izanik.
- Langileen hautatze prozesuetan parte hartu, bere lanpostuaren sailkapenarekin bat datorrenean. Zehaztutako helburuak lortzeko beharrezko diren eta horrela eskatzen zaizkion beste edonolako lanak burutu, bere lanpostuaren sailkapenarekin bat datozenak.
Eskabideak
Eskabideak Usurbilgo udal errejistroan aurkeztu behar dira, “Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasi eta hurrengo 20 egun naturaleko epearen barruan edo, bestelako kasuan eta funtsezko aldaketaren bat egongo balitz, azkeneko argitalpena egiten den biharamunetik kontatzen hasita. Eskabideak aurkezteko eredu ofiziala errejistroan bertan edo usurbil.eus atarian eskuratu daiteke.