EHBilduk astearte honetarako Aurkezpen Foroa antolatu du Usurbilen

EHBildu koalizioa Euskal Herrian foro irekiak antolatzen dabil. Astearte honetan (maiatzak 16) Usurbilen Aurkezpen Foroa antolatu du, Buruntzaldea mailakoa.  Maddalen Iriartek eta Haritz Perezek, EHBilduko kideek, parte hartuko dute. Ekimena Potxoenean egingo da, arratsaldeko 18:30ean.

Prozesu eratzailea apirilaren 25ean Donostian eginiko batzarrean abiatu zen eta ekainaren 17ra arte luzatuko da. Egun horretan Lehen Kongresua egingo du koalizioak. Prozesu honen bidez, EHBildu lau alderdiko koalizioa izatetik alderdi jakin batekin loturarik ez duten pertsonak eta sektore politikoan bilduko dituen subjektu politiko izateko saltoa egitera doa. Ondoren EHBilduk bi erreferente izango ditu: alde batetik, koalizioa osatzen dute lau alderdiak eta, bestetik, bilkideak.

Abian den prozesu eratzailea erabat telematikoa izango dela berri eman du koalizioak. Parte hartzeko, kongresua.ehbildu.eus helbidean izena eman beharra dago. Behin erregistratu ondoren, prozesu eratzailearen dokumentuak eskuragarri izateaz gain, Mahai politikoko ekipoa, bakoitzari dagokion herrialdeko arduraduna eta idazkari sektorialak proposatu eta hautatzeko aukera izango da.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s