Euskal Herriko 1. Egurrezko Sagardoa Lehiaketan parte hartzeko aukera maiatzaren 19ra arte

Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak antolatuta datorren igandean, maiatzak 21ean, 36. Sagardo Eguna ospatuko da Usurbilen. Sagardoari eskainitako jaia izanik, egun horretarako lehiaketa berezia antolatu du Sagardoaren Unibertsitateak (Usurbilgo Udala, Alkartasuna Baserritarren Kooperatiba, Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak lagunduta): Lehen Egurrezko Sagardoa lehiaketa. Ontzietan egindako sagardoaren Euskal Herriko lehen lehiaketa izango da. Lehiaketa irekia da eta parte hartzeko epea zabalik dago ostiralera arte (maiatzak 19).

Oinarriak

  1. Euskal Herriko edozein sagardogilek parte har dezake, lanbide duenak edo ez, sagardotegietakoak bezala etxerako egiten duenak ere.
  2. Sagardogile bakoitzak 6 sagardo botila ekarriko ditu, denak kalitate berekoak.
  3. Botilak garbiak izango dira, ez dute inolako arrastorik edo etiketarik izan behar.
  4. Botilak maiatzak 19ko 14:00ak baino lehenago Usurbilgo Alkartasuna Baserritarren Kooperatibaren egoitzan entregatuko dira. Ordutegia: astegunean 09:00-13:00 eta 16:00-19:30. Larunbatean goizean soilik (Atallu Industrialdea 26, 20170 Usurbil, Gipuzkoa). Tel.: 943 361 114. E-posta:  alkartasuna@usurbil.com
  5. Epaimahaiak lehen daskateta batean, azken dastaketara igaroko diren sagardoak aukeratuko ditu, gainontzekoak lehiaketatik baztertuz. Azken dastaketa horretan erabakiko da zeintzuk diren lehen sari nagusia, bigarrena eta hirugarrena eskuratuko duten sagardoak. Era berean dastaketa horretara iritsi diren sagardo guztien sailkapena egingo da.
  6. Sari banaketa azken dastaketa burutu eta jarraian egingo da. Saria eskuratzen duen sagardogilea bertan izango da, bestela hurrengoari emango zaio.
  7. Lehiaketan parte hartzen duten sagardogileek oinarri hauek onartzen dituzte.
  8. Lehiaketan bertan inolako zalantzarik sortuko balitz epaimahaiak berak erabakiko du egoki deritzona.
  9. Dastaketan erabili ez diren sagardo botilak antolatzaileen esku geratuko dira.
  10. Lehiaketaren azken dastaketa eta sari banaketa Usurbilen burutuko da, 2017ko maiatzak 21ean 12:30etan izango den 36. Sagardo Egunean, Goiko Plazako oholtzan.

Sariak

  1. saria: Usurbilgo Herriko Etxea Saria diren 1.000€ eta Sariaren Ziurtagiria.
  2. saria: Alkartasuna Kooperatibaren Saria, 350€ko txartela sagardogintza materialetan gastua egiteko eta Sariaren Ziurtagiria.
  3. saria: Alkartasuna Kooperatibaren Saria, 150€ko txartela sagardogintza materialetan gastua egiteko eta Sariaren Ziurtagiria.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s