Usurbildarren %38,13ak eta zubietarren %54,22ak parte hartu zuten maiatzaren 7ko galdeketan

Arg: Herritzartu

Maiatzak 7an 52 udalerrietan, Usurbil eta Zubieta tartean, herri galdeketak egin ziren. Usurbilen galdeketa Herritzartu Elkarteak antolatu zuen eta Zubietan, Zubiartean Elkarteak: “Orain arteko galdeketen olatu handiena izan da maiatzaren 7koa. Iaz pentsaezina ziren baldintzak sortu eta herritarrak hitza hartzerainoko prozesuak garatu dituzte, herri kontsultak antolatu dituzten 52 udalerriek.  63.201 lagunek demokraziaren eta herritarron burujabetzaren aldeko jarrera erakutsi dute”.

Bi elkarteak pozik agertu dira lortutako emaitzekin: “Herri galdeketa hau ariketa demokratiko bat izan da. Herritar orok modu libre eta lasaian bere iritzia ematea ahalbidetu duen ariketa. Neutraltasun, objektibotasun eta gardentasun printzipioen gainean antolatua eta gauzatua. Herri galdeketa hau ere herritarren arteko elkarlana izan da, elkarte, talde, norbanako ezberdinen babesarekin, eta herritar askoren lanarekin antolatu eta gauzatu da gaurko eguna”.

Maiatzaren 7an 16 urtetik gorako usurbildarren %38,13ak hartu zuen hitza herri erdigunean, Kalezarren, Aginagan eta Santuenean 09:00-20:00 artean zabalik izan ziren hauteslekuetan. Aldiz, 16 urtetik gorako zubietarren (bai Donostiako zein Usurbilgo eremuetan bizi diren herritarren) %54,22ak Zubietan. Bestalde, Herritzartuk jakinarazita, hauteslekuetara joandako 42 lagun geratu zirela bozkatu ezinik.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Noaua! eta Herritzartu

Hauteslekuak itxi eta bozka guztiak zenbatu aurretik, antolatzaileek egunean zehar hirutan eman zituzten Usurbilgo eta Zubietako parte hartze datuen berri. Orduak igaro ahala, ehunekook gorantz egin zuten.

Parte hartze datuen bilakaera

  • 13:00 -> Usurbil %22,34 – Zubietan %35,56
  • 15:00 -> Usurbil %28,74 – Zubieta %46,67
  • 18:00 -> Usurbil %33,75 – Zubieta %50,89
  • 20:00 -> Usurbil %38,13 – Zubieta %54,22

Zubieta

Goizeko 09:00etan zabaldu zuten Zubietako hauteslekua. Bozkak jaso aurretik, agiri bat irakurri zuten.

Usurbil

Goizeko 09:00etan zabaldu ziren hautes lekuak Kaxkoan (Mikel Laboa plaza ondoan), Aginagan (Apaiz-Etxean), Santuenean (Ibai-Ondo elkarte inguruan) eta Kalezarren Haur Eskola eta Ugarte ondoko markesinan. “Nahi al duzu Euskal Herria estatu independentea izatea?”, galdera honi bai, ez, edo zurian erantzuteko aukera izan zuten arratsaldeko 20:00ak arte.



Informazio gehiago


Herritzarturen lokalean erasoa

Arg.: Noaua!

Pasa den larunbatean (maiatzak 13), goizaldeko 02:00ak aldera, Usurbilgo Herritzartu Elkarteak Etxebeste kalean duen egoitzako atarian jarrita zegoen maiatzaren 7ko galdeketako emaitzekin zegoen pankarta erre egin zuten eta oraindik argitzeke daude arrazoiak. Argazkietan ikusi daitekeen moduan, Herritzaturen lokaleko erakusleihoa belztu da soilik. Gertakari hau dela eta Herritzartuk eta Gure Esku Dagok adierazpen bat kaleratu dute.

Herritzartu eta Gure Esku Dagoren prentsa oharra:

  • Goizeko ordu biak aldera gertatu da. Norbaitek edo norbaitzuk Herritzarturen egoitzaren kanpoaldean jarrita geneukan pankartari su eman diote. Maiatzaren 7an Usurbilen egin genuen estatus politikoaren inguruko galdeketa, eta emaitzak biltzen zituen pankarta eskegi genuen lehengo astelehenean. Aste osoa eman du han pankartak. Haatik, gaur goizaldean su eman diote. Aldameneko tabernan zeuden herrikide batzuek itzali dute. Eskerrak garaiz itzali dutela, sute horrek eragin zezakeen arriskua handia izan baita.
  • Gertatuaren berri aseguruari eman ostean, udaltzainak izan dira egoitzan. Dagokion tokian salaketa jarriko dugu astelehenean auzibide bat martxan jartzeko, baina, edozein kasu, prentsa ohar honen bidez ere publikoki salatu nahi dugu gertatutakoa.
  • Ez dakigu nor edo nortzuk izan diren ezta ze asmorekin egin duten. Ezin dugu ziurtatu, ondorioz, zein izan den ekintza honen iturburua ezta intentzio politikorik izan den ere ez. Edozein kasu, galdeketaren aurka egiteko izan bada, oso larria dela azpimarratu nahi dugu. Azken batean, eraso horrek demokraziaren aurka egiten baitu zuzen-zuzenean, herritarron hitza eta erabakiaren aurka, hain zuzen ere.
  • Igandean 1.848 usurbildarrek hartu genuen hitza, %38,36k. Erabakitze eskubidea nahi dugula eta praktikara eraman nahi dugula adierazi genuen ozenki. Hori ezin da egun batetik bestera isilarazi. Eta gutxiago modu hauen bidez.
  • Gu orain arteko bidean urratsak egiten jarraituko dugu. Hilabete luze hauetan dinamika eta elkarlan handia eratu dugu Usurbilen, aniztasuna eta gardentasuna bermatuz. Etorkizunari begira zimendu garrantzitsuak errotu ditugulakoan gaude. Hori baita gure iparrorratz bakarra, gure izenak eta izanak dioen bezalaxe: herritarrek hitza hartzea.

Informazio gehiago:

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s