Usurbilen Nahi Ditugu! elkarteak elkarretaratzea eta giza-katea antolatu ditu Sagardo Egunerako

Igande honetan (maiatzak 21), 36. Sagardo Egunean, Usurbilen Nahi Ditugu! elkarteak presoen eskubideen aldeko mobilizazioa egingo du. Ohi moduan, eguerdieko 13.00tan Mikel Laboa plaza izkinean (frontoi atzean, txosnaren inguruan) elkarrataratzea egingo da. Ondoren  giza-katean Askatasuna plazako bolatokiko terraza gainera joango dira  (eguraldiak laguntzen badu). Bertan txotx berezia egingo da presoak ere Sagardo Egunean presente daudela adierazteko. “Aurtengo Sagardo Egunean ere gogoan izango ditugu Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga herriko presoak. Txotx berezia egingo dugu Olatz eta Patxi gurekin nahi ditugulako”.

Mariskada bat zozketan

Bestalde, urtero bezala, mariskada eder bat zozketatuko da egun berean, 19.00tan. Dagoeneko txartelak salgai daude herriko tabernetan (1€ bakoitza) eta egun berean ere salgai izango dira.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s