Zubietako eta Aginagako eskolek gaurko greba deialdiarekin bat egin dute

Gaurko (maiatzak 16) LAB, ELA, STEILAS eta CCOO sindikatuek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan greba deitu dute. Erantzun zabala izan du greba deialdiak, sindikatuen esanetan, hainbat ikastetxetan erabatekoa izan da grebaren erantzuna. Elkarretaratzeak ere egin dituzte eskola batzuen aurrean. %80koa izan da babesa.

Zubieta eta Aginagako eskolak itxita

Zubieta eta Aginagako Eskolek ere grebarekin bat egin dute, bi ikastetxeetako ikasgelak hutsik geratu dira. Gaurko eta maiatzaren 23rako (asteartea) deitutako egun osoko grebak hezkuntza publiko ez-unibertsitarioko langileei dagozkie: haur eskoletako, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, DBHko eta Lanbide Heziketako irakasle, hezitzaile, sukaldari eta garbitzaileei.

Deialdi zabala

EHIGEk, Sortzen-ek, Ikasleen sindikatuek, EH Bilduk, Elkarrekin Ahal Dugu-k, Plataformen topaguneak eta ESK sindikatuak ere bat egin dute greba deialdiarekin. Gaurko mobilizazioaren bitartez, Eusko Jaurlaritzari eskatzen diote neurriak har ditzala hezkuntza publikoaren kalitatea hobetzeko.


Manifestazioak hiru hiriburuetan

Eguerdian abiatuta, manifestazioak egin dira Gasteizen, Bilbon eta Donostian. Gasteizkoa Bilbo plazatik atera da; Bilbokoa, Jesusen Bihotza plazatik; eta Donostiakoa, Bulebarretik.

This slideshow requires JavaScript.

Maiatzaren 20an manifestazioa

Larunbaterako ere, maiatzak 20, sindikatuek manifestazio bana deitu dute 12:00etan, Gasteizen, Bilbon eta Donostian. Gipuzkoako hiriburukoa, Alderdi Ederretik, Hernani kaletik abiatuko da.

hezkuntza publikoaren egoera larria

Sindikatuen esanetan, hezkuntza publikoaren egoera larria da. Azken urteotako murrizketen ondorioei aurre egiteko neurriak hartu, hezkuntzara baliabide gehiago bideratu eta langileen lan-baldintzak hobetzea eskatzen ari dira gaurko grebarekin: “Hezkuntza publikoaren egoera hobetzeko aldeko oinarrizko neurriak eskatzen ditugu. Proposatzen dugun hezkuntza sistema berri horren bidean nahitaezkoa deritzogu berdintasun eta kalitatezko hezkuntza eskubidea bermatzeko neurri eta baliabide nahikoa izatea eta lan-baldintzak nabarmen hobetzea irakasleen artean, Hezkuntza Berezian, Sukalde eta Garbiketan eta Haurreskoletan. Azken urteetako murrizketen ondorioei aurre egiteko neurri zehatzak ezartzea exijitzen dizkiogu Eusko Jaurlaritza eta Haurreskolak Partzuergoari”.

Eskatzen diren neurriak

  • Hezkuntza inbertsioa handitzea, gutxienez Europar Batasuneko bataz-bestekoa, progresiboki %6ra iritsiz.
  • EAEko hezkuntza publikoko plantilak gutxienez 2.000 langiletan handitu behar dira kolektibo ezberdinetan.
  • Bataz-beste ia %40ko behin-behinekotasuna %6ra murriztu behar da, 6.000 lanpostutik gora egonkortuz kolektibo ezberdinetan.
  • Gelako ikasle kopurua %10 murriztu behar da.
  • Hezkuntzako langileen eroste ahalmena berreskuratu behar da.
  • Ordezkapenak lehen egunetik egitea premiazkoa da.
  • Bajak bere osotasunean ordaindu behar dira, gaixotzen diren langileak zigortzeari utziz.
  • Erretiroa erraztu eta laguntzeko neurriak berreskuratu behar dira.
  • LOMCE Euskal Herriko gure ikastetxeetatik ateratzea eta honen moldaketa hutsa den Heziberri bertan behera uztea.
  • Hezkuntzaren merkantilizazioa alde batera uztea, egungo desorekak gaindituz hezkuntza garapen pertsonal eta sozial integralerako tresna izan dadin (kohesio soziala, integrazioa, aniztasuna, berdintasuna, hezkidetza oinarri).
  • Ikasle euskaldun eleaniztunak sortuko dituen euskarazko murgiltze eredua garatzea.
  • Balizko Hezkuntza legearen aurrean sindikatu, hezkuntza eragile eta herritarron parte hartzea eta iritzia aintzakotzat hartzea.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s