Usurbilgo Udalaren gobernu-taldeak kexa helaraziko die Urbil merkatalguneari eta Cinesa-ri

Zeresana eman du aste honetan sare sozialetan Usurbilgo Urbil merkatalgunean dagoen zineak jarritako kartelak. Gaztelania hutsean, zera irakur daiteke: “Richard zikoina pelikula euskaraz bakarrik proiektatuko dugu, barkatu eragozpenak”. Filma euskaraz eskaintzeagatik barkamen eske.

Joan den ostiralean estreinatu zen Richard zikoina filma euskaraz Zineuskadik bultzatutako Zinema Euskaraz programaren bitartez. Ekoizpen alemaniarra da, Toby Genkel eta Reza Memari zuzendariek egindako animaziozko lana.

Gertaera honetan aurrean Usurbilgo Udalak adierazpen hau kaleratu du www.udala.eus webgunean:

“Ez da anekdota bat. Horren atzean ikuskera baztertzailea dago eta euskaldunon gutxiespen erabatekoa. Afixa hori iraingarria da euskaldunontzat.

Usurbil Udal Euskaldunen Mankomunitateko herria da. Usurbildarrok geure hizkuntzaren normalizazioaren alde ari gara eguna joan eta eguna etorri. Donostiaren eraginpean egonagatik, euskararen arnasgunea gara, eta halako kartelek ez dute lekurik gure herrian.

Udalaren gobernu-taldeak kexa helaraziko die Urbil merkatalguneari eta zine-konpainiari, eta eskatuko die berma dezatela euskararen espazioa eta tratamendu ez-baztertzailea. Inori barkamena eskatzekotan, euskaldunoi eskatu beharko ligukete, euskarazko filmak hain urri izateagatik beren karteldegian”.

Usurbilgo alkatea Faktoria irratsaioan

Xabier Arregi Usurbilgo alkateak Euskadi Irratiko Faktoria saioan hitz egin du Urbil merkatalguneko zinemetan agertu den kartela dela eta:

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s