Erraustegiaren Aurkako Mugimendua: “Ez etsi! Ez onartu erraustegi kriminal hau!”

Arg.: Noaua!

Aste honetan, maiatzaren 17an hain zuzen, Zubietako erraustegia eraikitzen hasi zirenetik aste bat igaro da. Hori dela eta, Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko kideek Donostiako Udalean, hedabideen aurrean, prentsaurreko bat egin zuten. Bertan erraustegiaren aurkako norabidean lanean jarraituko dutela adierazi zuten eta maiatzean antolatu dituzten ekintzen berri ere eman zuten.

a

Errustegiaren Aurkako Mugimendua

“Erraustegiko brak bigarren aldiz hastera doaz. 2011ko udaberrian hasi zituzten oraingo agintariek eta gero EHBildukoek gelditu. Orduan, 2011an, milaka gipuzkoarrek esaten genuen eta gaur diogu: “Errausketarik Ez”, txarra delako osasunarentzako, ingurumenarentzako, ekonomiarentzako eta enpleguarentzako. Gipuzkoako agintariek ez dute entzun nahi, ez orduan eta ez orain. Baina, gainera, tartean Gipuzkoa osoan zabaldu da hondakinentzako kudeaketa sistema hobea, merkeagoa, enplegu gehiago sortzen duena, garbiagoa.

Agintariak tematu dira zerbitzu publikoen kontrata pribatu handiei milioi askoko oparia egiten. 2011n milioi askoko zorra egin zioten Gipuzkoari Swap madarikatu haiekin, 2017an 35 urterako hipotekatu gaituzte 1.000 milioitik gorako alferrikako gastuetan.

PNV eta PSOEko agintariek jendea engainatzeaz gain, errausketaren egiak ezkutatzeaz gain, herritarrok nazkatuta etsitzea nahi dute. Guk, Errausketaren Aurkako Mugimenduan biltzen garen elkarte, talde eta boluntariook, herritarrei eskatzen diegu: “Ez etsi! Ez onartu erraustegi kriminal hau!”

Eta hedabideetako profesionaloi eskatzen dizuegu: kontatu egia errausketaz eta hondakinen kudeaketari buruz. Zabaldu informazio eta eztabaidarako gune zabal eta libreak. Ez onartu hedabide handien eta agintarien agindu injustoak.

Azken mezua Gipuzkoako herritarrentzako. Ikusi zenbat zabor-errefus sortzen duen Usurbildar batek eta zenbat sortzen duen Donostiako herritar batek. Zein eskubide daukagu gaizki egiteko ondo egin daitekeena? Zein eskubide daukagu gure zabarkeriagatik auzoa kutsatu eta hondatzeko? Kutsatzeko eskubiderik ez dauka inork, ez ibaia, ez ondokoa tabakoarekin, ez Afrikako herritarra gure pozoiak bialduz eta ez Donostiarrek Zubietako jendeak kaltetuz. Injustizia hau ezin da onartu”.

Deialdiak

Maiatzak 25, osteguna

  • 18:00tan erraustegiaren aurka “Barraskilo Operazioa”, auto karabana Decathloneko aparkalekutik abiatuta (Donostiako Belartza poligonoan).

Maiatzak 27, larunbata

  • Egun osoz, Erraustegiren Aurkako Eguna Zubietan.
  • 11:00 Ongi etorria.
  • Goizean zehar Hitzaldiak Kaxkapeko aretoetan:
  • 11:30 “Nafarroan errausketarik gabeko Hondakin Plana” Martin Zelaia (Sustrai Erakuntza).
  • 11:30 “Errausketa eta Nekazaritza” Baserria XXI.
  • 12:30 Alianza Incineradora de Valdemingomez NO Javier Navascues.
  • 11:30-13:30 Haurrentzako tailerrak.
  • 13:30 Adierazpenaren irakurketa.
  • 14:00 Herri bazkaria. Menua: paella, postrea eta edariak. Prezioa: 5 euro haurrek, 10 euro helduek.
  • Txartelen salmenta: Orio (Kolon Txiki), Usurbil (Aitzaga, Bordatxo), Zubieta (Alamandegi), Lasarte-Oria (Orbela belardenda), Hernani (Onddi, Lurreko), Andoain, Donostia (Rekalde, Platero), Añorga (Jolas Etxea), Zarautz (Eguzki).
  • Oharra: Zubietan ez dago autoak aparkatzeko leku askorik, beraz, ahal dela oinez bertaratzea gomendatzen da.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s