Islada Ezkutatuak taldeak Zubietako Txaldatxur mendian aurkitutako materiala Lasarte-Oriako Udalari utzi dio. Txaldatxurren topatutako materiala Udalaren esku geratuko dira denbora mugagabez Islada Ezkutatuak elkartearekin sinatutako zesio hitzarmenaren ondorioz. Martxotik ikusi daiteke Islada Ezkutatuak elkarteak Txaldatxur mendian topatutako materiala Lasarte-Oriako udaletxe berriko sarreran: Gerra Zibil garaiko 16 ukondo-bonba artisanal, lau hodi-bonba eta pinaburu tankerako bi esku granada.
Materiala lehentasunezko tokian erakutsi ahal izatea da alkate Jesus Zaballosek eta elkarteko kide Mailu Arrutik sinatutako akordioaren helburua: “Herritar ugari igarotzen da Udaletxeko sarreratik eta horregatik aukeratu dugu gune hori”.
Islada Ezkutatuak taldeko kideek aurkitutako material gehiago Udalaren eskura utziko dutela adierazi dute. Besteak beste, topatutako objektu pertsonalak eta aurten aurkitutako gudari baten arma.