Etxerat Elkarteak Danimarka eta Suetzian euskal preso politikoen egoera hedatuko du

Pasa den asteburu honetan Etxerat Elkarteko ordezkaritza bat Danimarka eta Suetziara abiatu da, eragile politiko zein giza eskubideen defentsan ari diren elkarteekin elkarrizketatzeko. Espainiar eta frantziar estatuek eskubideen urraketak mantendu nahian baliatzen duten blokeoa gainditzea izango da oraingoan ere bidaiaren helburua eta bereziki urraketa horien ondorioak azaldu, alegia, presoen urruntasunarekin bukatzeko beharra eta ondorio lazgarrienetako bat, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten euskal preso politikoen egoera.

Etxerat Elkartearen izenean, bozeramailea den Urtzi Errazkin eta Ikerne Altuna, Jose Ramon Lopez de Abetxuko euskal presoaren koñatuak osatzen dute delegaritza.

Etxerat Elkartea: “Duela bi urte pasatxo Europako Legebiltzarrean egindako bisitan Etxerat Elkarteak sortutako harremanen jarraipen gisa, Etxerateko delegaritza Bruselara abiatu zen joan zen urtarrilan Europako legebiltzarkideekin elkarrizketak gauzatzera. Inplikatzeko nahi horren ondorioz proposamen eta konpromiso zehatzak gauzatu ziren, besteak beste, ondoren, joan zen martxoan hain justu, Suitza eta Alemaniara eginiko bidaia eta orain Danimarka eta Suetziara abiatu dena”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s