Usurbilgo Udalak Eguneko Zentroan asteburuetan beste sei plaza gehiago izateko eskaera egin du

Arg.: Usurbilgo Udala

Usurbilgo Udalak jakinarazi du Kalzerran dagoen Puntapaxeko Eguneko Zentroak sei erabiltzaile gehiago jasotzen hasi dela maiatzetik aurrera. ‘Sendia’ programaren bitartez, eguneko zentroan plaza izateko eskaera egina duten  sei pertsonek aukera izango dute hilabetean bi asteburu eta jai egunetan joateko.

Gaur egun, Eguneko Zentroan hamazortzi pertsona biltzen dira astelehenetik ostiralera bitartean, eta asteburutan, berriz, sei. Udalak eskaera egin dio Gipuzkoa Foru Aldundiari asteburuetan beste sei plaza gehiago izateko, eta momentu honetan erantzunaren zain dago.

Udalak ere jakinarazi du  Eguneko Zentroak erabiltzaile gehiago izateak beste berritasun bat ekarri duela, eguneko zentrora bertaratzeko furgoneta berri bat baitago eta auto berri hau DYAk jarriko du.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s