Ostiral honetan, maiatzak 26, hileko azken ostiralarekin bat, preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo du Usurbilen Nahi Ditugu Elkarteak, arratsaldeko 20:00etan Mikel Laboa plazan. Elkarretaratzearen ondoren Sutegin sakabanaketaren ondorioak agerian uzten dituen bideo emanaldia eskainiko dela iragarri dute deitzaileek. Usurbilen Nahi Ditugu Elkarteak bertara gerturatzeko deia egin die herritarrei.
Usurbilen Nahi Ditugu: “Euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko Usurbilen Nahi Dituguk hileko azken ostiralarekin bat antolatu ohi duen kontzentrazioarako dei egiten du berriro ere. Maiatzaren 26an izango da hurrengoa, 20.00tan, frontoi atzean. Han bildu eta Sutegi aretora joango gara sakabanaketaren ondorioak agerian uzten dituen bideo bat ikuskatzera”.
Sagardo Eguneko mariskadaren zozketa
Igandeko Sagardo Egunean zozketatu zen mariskadaren zenbakia atera da: