Usurbilgo 36. Sagardo Egunari errepasoa

Usurbilgo 36. Sagardo Eguna ospatu zen igandean Usurbilen. Eguraldi ona lagun izan genuen egun guztian zehar. Jendetza batu zen frontoian, dema plazan eta Askatasun plazan. Sagardo Egunean zehar hainbat ekimen burutu ziren eta guztietan herritarrek parte hartzeko aukera izan zuten. Aipatzekoa da bereziki beste ekimen batzuk ere lekua izan zutela urteko egunik berezienean: erraustegiaren afera, euskal presoen eskubideen aldarria, mozal legea,…

Arg.: Xingola

Jarraian egunak eman zuenaren berri emango dizuegu, hainbat bideo eta argazkiekin.

Irekiera ekitaldia

a

Usurbilgo Aizpurua Autobusako enpresako lan taldeak izan zuen aurtengo 36. Sagardo Eguna abiatzeko ohorea, musikari eta bertsolarien artean: “Usurbilekin duten harremanagatik, aitak eta amak duela 50 urte enpresa txiki hura, seme-alabek eta anai-arrebek hazi eta gidatu dutelako, leku batetik bestera seguru urteetan eraman gaituztelako eta sagardotegien munduan ere presente izan direlako”.

Arg.: Noaua!


Jendetza sagardo egunean

a

Igandean eguraldi ona egin zuen, momentu batzuetan bero eta dena. Sagardo postuetako sagardo guztia agortu egin zen. Jende ugari gerturatu zen, herritarrak asko baina baita herritik kanpokoak ere.

Arg.: Noaua!


Lehen Egurrezko Sagardo Lehiaketa

Usurbilgo Urdaira sagardotegiak irabazi zuen Euskal Herriko Lehen Egurrezko Sagardo Lehiaketa. Xabier Arregi alkatearen eskutik, 1.000 euroko saria eta ziurtagiria jaso zituen Patxi Azkonobietak. Tolosako Alejoenea baserriarentzat izan zen bigarren saria eta hirugarren saria Astigarragako Larrarte sagardotegiak eskuratu zuen. Guztira 21 sagardo-egile aurkeztu ziren. Mikel Rodriguez, Juan Zuriarrain eta Guillermo Castaños aritu ziren epaile lanetan.

Saria banatzen hasi ziren unean Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko bi kide oholatzara igo ziren pankarta batekin: “Ez dugu sagardo kutsaturik nahi, erraustegirik ez”.

Arg.: Xingola


Sagardo Botatzaileen Lehiaketa

a

Igandean ere beste lehiaketa bat burutu zen, Sagardo Botatzaileen Lehiaketa hain zuzen ere. Sagargo Egunean postuetan dauden botatzailen artean hiru sailkatu ziren. Iaz bezala, antolatzaileek postuz postu ibili ziren eta guztien artean hiru botatzaile aukeratu zituzten. Anartz Aizpurua usurbildarrak irabazi zuen Sagardo Botatzaileen Lehiaketa. Joxemari Zubimendi bigarren izan zen eta Zuriko Lataillade hirugarren.


Herriko euskal presoak gogoan

a

Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak deituta, euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea eta giza-katea egin ziren eguerdian. Elkarretaratzea Mikel Laboa plazako txosna gunean egin zen eta ondoren bertatik abiatuta, Askatasuna plazako bolatoki gaineko terrazaraino giza-katea osatu zen. Bertan, topa egin zuten sagardoaren laguntzaz: “Olatz eta Patxi, eta aurten ere Xua beren alabatxoa, festara ekarri nahi ditugu maite ditugula eta lehenbailehen gure artean izan nahi ditugula adierazteko. Horregatik, ziega ilun haietara gure alaitasuna bidaliko diegu hirurei eta orohar preso guztiei eta txotx berezi bat egingo dugu, ohi bezala, denak oroituz”.

Arg.: Noaua!


Talogileak lanean

a

Urtero bezala hainbat herritar txosna gunean taloak egiten aritu ziren goizetik hasi eta eguerdira arte. Lan talde polita osatu zuten. Ekipo fina.

Arg.: Noaua!


Rukula eta elektro patxaranga

Arg.: Xingola

Arratsaldean gorputza mugitzeko aukera ederra egon zen. Txosnako karpan herriko Rukula taldeak kontzertua eskaini zuen eta gazte ugari bildu zen bertan. Ondoren Elektro Patxarangak, garai bateko eta gaur egungo kantuekin kaleetan zehar ehundik gora lagun dantzan jarri zituen. Giro polita sortu zen.


Sagardo Eguna sare sozialetan

Sagardo Egunaren bueltan hona hemen sare sozialeran topatu ditugun argazkiak. Egileak: @Arredeeemo1, @bootxo, @ErrausAurkMugi, @ionmarkel, @sidreria_saizar, Agate Zabaleta, lapikotxo, artzabaljatetxea, Beñat Bereziartua, eitzi_photo, haritz17, labekoa, mia_saez, nuaua89, o2qstar, oxtape, queen_amaia_fit, Xingola eta zametiz.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s