Gertu txartelak eskaintzen dituen zerbitzu guztiak martxan daude

Usurbilgo Udalak Gertu txartelak eskaintzen dituen zerbitzu guztiak dagoeneko martxan daudela iragarri du. Gertu txartela daukatenek txartel berria jasoko dute etxean. Lehendik Hurbilago txartela dauketenek eta Gertu txartela eskatu ez dutenek, berriz, Usurbilgo Nafarroako Rural Kutxaren bulegora joan daitezke txartel berria eskatzera. Izan ere, maiatzaren 31an Hurbilago txartelak erabilgarri izateari utziko baitio.

Usurbilgo Udala: “Gertu Usurbilgo Herri txartela zenbait udal zerbitzuen erabilera errazteko asmoarekin sortu zen, besteak beste. Hala ere, Usurbilgo Udalaz kanpoko arazo teknikoek eraginda, zerbitzu horiek ez zeuden eskuragarri orain arte. Behin arazo horiek konponduta, Gertu txartelak hasiera batean aurreikusita zeuden zerbitzu guztiak martxan jarri ditu. Gauzak horrela, Hurbilagoko dendek eginiko deskontuez eta VISA txartel arrunt modura erabiltzeaz gain, hemendik aurrera Alkartasuna kooperatibaren gasolindegian deskontua lortzeko, Oiardo kiroldegirako, Sutegi liburutegirako, Potxoenea Kultur Etxean sartzeko eta hondakinen bilketako larrialdi puntuetan erabiltzeko aukera izango da”.

Aukera berria txartela ez dutenentzat

Aurretik txartelik eduki ez eta Gertu txartela eskuratu nahi dutenek aukera izango dute eskatzeko. Oiardo Kiroldegian, Sutegi liburutegian, udaletxean, Hurbilago-ko establezimenduetan edota Rural Kutxan eskura daitezke eskaera orria betez eta NAN-aren kopia entregatuz. Ondoren, Usurbilgo Udalak Rural Kutxarekin duen hitzarmenari esker, eskatzaileek etxean jasoko dute txartela.

Ekainean %10era arteko deskontuak

Ekainean zehar Hurbilago-ko komertzioetan %10era arteko deskontuak egingo dira Gertu txartela erabiliz gero.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s