Ostiralean ekintzailearen aldeko eta Mozal Legearen aurkako elkarretaratzea Donostian

Arg: Malen Aldalur

Mozal Legearen kontrako ekintzan Usurbilgo tren geltokian zauritutako lagunarekin lotura zuten eragile norbanako ugarik prentsaurrekoa egin dute Donostian. Elkartasuna eta eskerrak adierazi dizkiote egindako ekimen bakoitzagatik, eta desobeditzen jarraitzeko deia zabaldu dute.

a

Donostiako Bulebarrean 28 eragileen ordezkari eta norbanako bildu dira. Bertan ekintzaileak bere ingurunea eta mundua eraldatzeko duen konpromisoa azpimarratu dute: “Ez gaitu harritzen gu guztiok izan eta adierazteagatik zigortzen gaitue” Mozal Legearen kontrako Usurbileko ekintzan parte hartu izana. Guztion eskubideen alde eta zapalkuntzak gainditzeko lanean” ibiltzeagatik eskerrak eman nahi dizkiogu”.

Ostiralean elkarretaratzea Donostian

Hamaika ekintza desobediente egiten jarraitu beharko dela adierazi dute prentsaurrekoan, eta ostiralean (maiatzak 26) 19:00etan ekintzailearen aldeko eta Mozal Legearen aurkako elkarretaratzea deitu dute, lgaurko leku berean.

Era berean, edozein langileri halako ekintza baten aurrean jarrera proaktiboa eta ez oztopatzailea eduki dezan berriz eskatu dute, jakinik ekintza horien zentzua langile eta jendartearen interesen aldekoa dela.

Eragile hauek hartu dute parte prentsaurrekoan:

  • Donostialdeako Stop Desahucios
  • Ekonomia kritiko taldea
  • Herri Unibertsitatea
  • Urgullpeko gazteak
  • Alde Zaharreko jai batzordea
  • Ernai
  • Haraino Astialdi taldea
  • Ikasle Abertzaleak
  • PREST
  • Eleak-Libre
  • Donostialdeako Okupazio Bulegoa
  • Gite/Ipes
  • Askapena
  • Arrano Beltza Elkartea
  • Herria Kultur Elkartea
  • Satorralaia
  • Leioatik proiektu komunikatiboa
  • Ugaoko gazte asanblada
  • Donostiako Bilgune Feminista
  • Aullido Libertario
  • AAM
  • LAB
  • CNT Gipuzkoa
  • GKK
  • Sortu
  • EH Bildu
  • Podemos
  • PCPE

Zer gertatu zen?

Maiatzaren 13an Usurbilgo tren geltokian, 14:00ak inguruan, Mozal Legearen aurkako ekintza batean, larri zauritua izan zen gazte bat, trenak kolpatu ostean. Trena Usurbilgo geltokira heldu zenean, Donostiako Eleak-Libre mugimenduko 15 laguneko taldea “EAJ, Mozal Legeari ez” zioen mezua pintatzen hasi ziren trenaren albo batean. Eleak Libre-tik EAJri Mozal Legea ez aplikatzeko eskatuz pintaketa egiten ari ziren.

Trena geltokian geldi mantentzeko asmoz, horietako gazte bat trenaren aurrean jarri zen puxika laranja batekin, geldi mantentzeko esanez. Trena berriz martxan jarri zen eta aurrean zegoen pertsona zauritu zuen, lurrera botaz. Lekukoen arabera, shock egoeran geratu zen. Odola zuen buruan, eta hanka batean kolpe handiarekin. Ekintza egiten ari ziren hainbat kide bera laguntzen geratu ziren eta anbulantzia joan da bertara.

Ekintzailea harrapatu zuen treneko gidariak gaztea aurrean jarri zenik ez zuela  ikusi adierazi zuen. ARGIA komunikabideak, gidariaren lankide eta Euskotreneko makinista batek, tren gidaria Zumaiaraino iritsi zenean gertatu zenaren berri eman ziotela adierazi du: “Grafitero batzuk pintaketak egiten hasi zaizkiola eta jendea jaistean aurrera egin duela esan dienean lankideei, haiek esan diote pertsona bat aurrean harrapatu duela. Makinistak ez du ikusi aurrean jarri zaion ekintzailea. Antsietate krisiak eman dio eta erreleboa eman diote. Trena altu dago eta 0 metrotik 3 edo 4 metro bitarteko espazioa ez dugu kabinatik ikusten. Bisibilitate arazoak ditugu gertukoarekin, aurrera begiratzeko eginak baitaude trenok. 5 metro ingurutik aurrera jarri izan balitz, ikusiko zukeen, baina gure perspektibatik ez dugu gertukoa ikusten”.

Gaztea larri zaurituta jarraitzen du

Hainbat hausturarekin, larri jarraitzen  du ospitalean trenak harrapatutako Mozal Legearen aurkako ekintzailea. Ospitalean dago, Zainketa Intentsiboetako Unitateetan.

8.087 kasu

2016ko ekainaren 22an Eusko Legebiltzarrak aipatu legea ez aplikatzeko konpromisoa hartu arren, Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak emandako azken datu ofizialen arabera, 8.087 aldiz aplikatu du Ertzaintzak, 2015eko apiriletik 2016ko abendura.

Infograma: Argia

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s