Gure Esku Dagok ekainaren 10eko “Erabakitzeko Prest” ekimenean parte hartzeko deia egin du

Maiatzaren 7an hainat herrietan erabakitze eskubidearen inguruko herri galdeketak burutu ziren, tartean Zubietan eta Usurbilen. Orain berriz,  Gure Esku Dagok erabakitze eskubidearen aldeko hitzordu berri bat jarri du. Nazio mailakoa ekimen hau, ekainaren 10ean (larunbata) egingo da, Bilboko Euskadi Plazatik Eliptika Plazara ospatuko dena arratsaldeko 17:30etan.

galdera ikur erraldoi bat

a

Bilboko Euskadi Plazatik Eliptika Plazara galdera ikur erraldoi bat irudikatu nahi da herritarren laguntzarekin. Ondoren, Gure Esku Dago mugimenduak azken hilabeteotan landutako Herritarron Ituna aurkeztuko du. Itunak Euskal Herrian erabakitze eskubidearen alde orain arte lortutako adostasun eta oinarriak biltzen ditu. “Gizarte osoarentzako tresna ireki bat izateko jaio da, baita pauso berri eta sendo bat emateko ere, erabakiaren bidean. Ekainaren 10ekoa, beraz, ez da hutsetik jaiotako ekimena; orain arte egindako lana oinarri, aurrera egiteko abiapuntua izango da”.

Izenemate mahaia gaur Sutegin

Bilboko ekimenean parte hartzeko konpromiso txartela eskuratu beharko da aldez aurretik. Txartelarekin batera, mobilizazioan erabili beharko den puxika eskuratuko da, guztia, 2 eurotan. Konpromezu txartela eskuratzeko gaur, maiatzak 26 (ostirala) Gure Esku Dagoren Usurbilgo lan taldeak, Sutegi inguruan mahaia jarriko du, 18:30etatik 20:30etara. Bildutako dirua, antolaketa gastuetara bideratuko da.

Herritzarturen balorazioa

Usurbilgo Herritzartu Elkarteak maiatzaren 7an ospatu zen  herri galdeketari buruzko balorazioa plazaratu du:  “Zorionak Usurbil! Maiatzaren 7ko herri galdeketa urrats handia izan da gure Erabakitzeko Eskubidearen aldarrikapenean”.

Noaua! 699 zenbakia

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s