Ekainaren 10ean Udarregi Ikastolaren Eguna ospatuko da

Udarregi Ikastola eta Hitz Aho Guraso Elkarteak antolatuta ekainaren 10ean (larunbata) “Udarregi Ikastolaren eguna” ospatuko da. Urtero bezala egun guztiko jaia izango da. Goizean, Haur Hezkuntzako jaialdia, LHko eta DBHko gazteentzako jolasak eta ikasleek urtean zehar egindako lanen erakusketa izango dira ikusgai. Eguerdian bazkaria egingo da herriko frontoian eta arratsaldean gurasoek frontoia girotuko dutela iragarri da.

Egitaraua

  • 09:30 Esnadeia.
  • 09:00-12:00 LH eta DBHko ikasleen jokoak.
  • 10:30-13:00 LH eta DBHko ikasleen eskulan eta teknologia lanen erakusketa Ikastola gorrian (Gernika Ibilbidea 11).
  • 12:00 HHko Haur Jaialdia Oiardo kiroldegian (Ateak 11:40ean irekiko dira, sarrera ate nagusitik izango da).
  • 14:00 Herri bazkaria eta bazkal ondorengo girotzea gurasoen eskutik frontoian.

Bazkarirako txartelak

Bazkarirako txartelak Udarregi ikastolako idazkaritzan izango dira salgai ekainaren 7a arte: helduak 15€ eta haurak 8€.

Menua

  • Helduak: arrain pastela txorizoarekin, txahal masailak saltsan, postrea, kafea, edaria eta ogia.
  • Haurrak: makarroiak tomate eta txorizoarekin, solomoa patata frijituekin, postea, edaria eta ogia.
  • Oharra: Alergia edo intolerantziarik izanez gero, txartela erosteko garaian jakinarazi behar da, menu berezia prestatzeko.

“Kilometroak bidea” erakusketa

Maiatzaren 29tik ekainaren 4ra arte Udarregi Ikastolak erakusketa berezi bat antolatuko du: “Kilometroak bidea”. Ekainaren 10eko Ikastolaren Egunaren baitan antolaturiko erakusketa izango da. 40 urteotako Kilometroak jaialdiko edizio guztietako argazki, irudi, lelo edota egunkarietako albisteak bildu ditu bertan Ikastolen Elkarteak, Kutxa Fundazioaren laguntzaz. 1977tik 2016ra ospatu diren edizio guztiak ikusiko dira erakusketa honetan. Edizio bakoitzak panel propioa izango du. Horien artean, 1978an Zubietan ospaturiko jaialdia, eta duela bi urte, 2015ean, Usurbilen egindakoa.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s