Haimar Zubeldia usurbildarrari omenaldia egin diote Zarautzen 20 urteko ibilbide profesionalagatik

Arg.: Zarautzko Hitza

Atzo (maiatzak 28) Zarautz-Zarautz Klasikoa ospatu zen Zarautzen, Zarauzko Zikloturista Elkarteak antolatuta eta bertan 600 bat lagunek parte hartu zuten. Aurten, berrikuntza moduan, Haimar Zubeldiari omenaldia egin zioten, 20 urteko ibilbide profesionalagatik eta dituen giza baloreengatik.

Zarautzen bizi den usurbildarrak ere parte hartu zuen klasikoan eta hura amaitzen, 14:00ak aldera hasi zen Haimar bera omentzeko ekitaldia, Zarautzeko Lege Zaharren enparantzan. Txirrindulari gisa 20 urteko ibilbide profesionala aitortu zioten. Bere gizatasuna ere goraipatu zuten, besteak beste, Aspanogi elkartearen aldeko Mobibike Eguna antolatzeagatik, Markel Irizar txirrindulariarekin batera.

Arg.: Zarautzko Hitza

Markel Irizarek omenaldi ekitaldia hasiera eman zion agurra dantzatuz bere lagunari. Ondoren, Zarauzko Udala ordezkatuz, Ixidor Larrañaga Turismo zinegotziak txapela eman zion eta, Zarauzko Zikloturista Elkartearen izenean, Iñigo Ormazabalen margoa jaso zuen. Hitzik gabe zegoela adierazi zuen Zubeldiak:Profesional mailan ezagutu dudan jendea, egunerokotasunean nire ondoan dagoena, hurbildu den jende guztia… Ikustea sorpresa izan da niretzat. Gaur ez daukat hitzik, bakarrik eskerrak guztioi. Kirol bizitza bukatuko den arren, oraindik ere urte pila bat ditugu aurretik”.

Ekitaldiari amaiera emateko, familia argazkia atera zuen bere senitartekoekin, udal ordezkariekin zein txirrindulari munduko pertsonaiekin, besteak beste, Abraham Olano, Marino Lejarreta, Joseba Zubeldia, Roberto Laiseka eta Joseba Belokirekin.

Zarauzko Hitzaren webgunean informazio gehiago:

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s