SAREko hainbat ordezkari Madrilen izan dira euskal presoek bizi duten egoeraren berri emateko

Pasa den astean SARE mugimenduko hainbat ordezkari Madrilen izan ziren euskal presoek bizi duten egoeraren berri emateko. Bilerak egin zituzten hainbat alderdi politikoetako ordezkariekin eta hitzaldi bat ere eman zuten Euskal Etxean, “ETAren armagabetzearen ondoren, zer?” galderaren haritik, presoen egoera hizpide hartuta. Justizia Sailburu ohi eta Sareko bozeramaile Joseba Azkarraga, Administrazio Zuzenbideko katedradun Iñaki Lasagabaster eta espetxeko funtzionario ohi eta Saremo kide Pepe Mouliá izan dira hizlariak.

Sare Espainiako Kongresuan

Espainiako Kongresuan izan ziren Sare mugimenduko kideak, honako ordezkari politikoekin hitz egin zuten:

  • PSOEko Margarita Roblesekin.
  • ERCko Esther Capellarekin.
  • PDECateko Lourdes Ciurorekin.
  • EAJko Mikel Legardarekin.
  • Podemoseko Nagua Alba eta Eduardo Maurarekin.

SARE: “Batzuekin lehendik harremana bazegoen arren, Sarek Madrilen honelako bilera erronda egiten duen lehen aldia izan da; garrantzitsua izango da aurrerantzean ere harreman hauek mantentzea”.

Sara Majarenas eta Izarren egoera

Sarek Madrilera egindako bidaia baliatuta Sara Majarenas eta Izarren egoera zuzenean ezagutzeko aukera izan du: “Egoera gogorrean bizi dira, eskubideak urraturik dituztela. Izarrek bere askatasunaren truke lortu du amarekin egotea, Izarrek preso jarraitzen du. Horregatik, Sareren ustez, amaren zein alabaren eskubideak errespetatuak izan daitezen ezinbestekoa da Sara eta Izar lehenbailehen Donostira ekartzea”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s