Etxerat Elkartea Danimarka eta Suediako eragile politiko eta sozialekin bildu da

Etxerat Elkarteko delegazioa Euskal Herrira itzuli da Danimarka eta Suediara joan zen astean abiatutako bidaia egin ondoren. Bidaiaren helburua espainiar eta frantziar estatuek eskubideen urraketak mantendu nahian baliatzen duten blokeoa gainditzea izan da, bereziki urraketa horien ondorioak azaldu, presoen urrunketarekin bukatzeko beharra eta ondorio lazgarrienetako bat, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten euskal preso politikoen egoera. Ez da bidaia bakarra izan. Aurten, Belgika, Suitza eta Alemanian izan da Etxerat Elkartea, bertan euskal presoen egoera ezagutzera emateko eta egungo salbuespeneko kartzela politika salatzeko asmotan.

Arg.: Etxerat Elkartea

Eragile politiko zein giza eskubideen defentsan ari diren elkarteekin elkarrizketatu dira Etxerat Elkarteko bozeramailea den Urtzi Errazkin eta Ikerne Altuna (Jose Ramon Lopez de Abetxuko euskal presoaren koinatua): “Oraingoan ere, Belgikan, Suitzan eta Alemanian gertatu bezala, sumindura eta harridura adierazi dute eragile politiko eta sozialek egun espainiar eta frantziar estatuek preso eta haien senideengan mantentzen dituzten eskubideen urraketak jakitean”.

Kopenhageko Forum International Etxean antolatutako mahai inguru batean parte hartzeaz gain, hedabideekin izan da Etxerat Elkarteko delegaritza: “Flamman izeneko astekarian elkarrizketa egin zieten. Horrekin batera, Amnesty International elkarteko kidea den Trine Christensenekin bildu dira. Euskal presoen egoeraren berri giza eskubideen alde lana egiten duten beste erakundeei helarazteko konpromisoa hartu du Amnesty Internationalek”.

Danimarkako parlamentarioek ere hartu dituzte Etxerateko kideak, besteak beste, Feroe Irletako Sjurdur Skaale eta Green/Red-eko Nikolaj Villumsenekin bildu dira.

Suediako ezkerreko bi parlamentario eta europarlamentario baten ordezkariarekin hartu-emanak mantendu ditu Etxerateko delegaritzak: “Kasu guztietan, elkarlanean jarraitzeko konpromisoa hartu zuten ordezkari politikoek”.

Stockholmon Kafe 44 izeneko aretoan, bestalde, hitzaldia eskaini zuten Etxerateko kideek.

hurrengo bidaia

Europa mailan euskal presoen egoeraren berri emateko, hurrengo bidaia Finlandia eta Norvegiara izango da.

www.etxerat.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s