Usurbilgo Udalak inkesta bat egingo du 65 urtetik gorako usurbildarren iritzia jasotzeko

Usurbilgo Udalak inkesta bat egingo du 65 urtetik gorako usurbildarren iritzia jasotzeko. Usurbilgo Udalak, Aztiker enpresaren laguntzaz, ikerketa datozen egunotan abian jarriko du: “Aipatutako adin tarte horretako 220 bizilagun zoriz aukeratuak izango dira lagin zientifikoa osatu eta beraien premiak eta proposamenak ezagutzeko”.

maiatzaren 29tik ekainaren 10ra bitartean

Ikerketa soziologiko hau maiatzaren 29tik ekainaren 10ra bitartean luzatuko da: “Informazio hau biltzea beharrezkoa da Usurbilgo Udalarentzat, aurrera begira Udaletik bultza daitezkeen zerbitzuetan eta ekimenetan oso kontuan hartzeko eta datozen urteetan aurrera eraman daitezkeen proiektuak definitzerako orduan lagungarri izateko”.

herritarrek etorkizunera begira

Udalaren esanetan lehen helburua Usurbilgo adineko herritarrek etorkizunera begira bizimodua nola irudikatzen duten jakitea da, eta horretarako beren eguneroko bizitzan beharrezko dituzten zerbitzuak eta egitasmoak zein diren identifikatuko dira: “Usurbilgo adineko herritarren egoera sozio-sanitario-emozionala kokatuko da, batez ere egoera bulnerableagoa dauden pertsonetan. Informazio hau erabilgarria izango da Usurbilgo Udalarentzat, behar horiek asetzeko baliabideak eskaintze aldera”.

25 galdera

Inkestatzaileak Usurbilgo edo gertuko herritarrak izango dira gertukotasuna bermatzeko asmoz: “Beti beren gainean eramango dute inkestatzaile bezala identifikatzen dituen akreditazioa. Inkestak 15 minutuz iraungo du gutxi gora behera, eta anonimotasuna bermatuko da. Gutxi gora behera 25 galdera egingo dira eta elkarrizketak euskaraz zein gaztelaniaz egingo dira, elkarrizketatuaren nahien arabera”. 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s