Jendetza Erraustegiaren Aurkako Egunean eta erraustegi-espetxe berrien aurkako martxan

Arg.: Erraustegiaren Aurkako Mugimendua

Pasa den larunbatean Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak “Erraustegiaren Aurkako Eguna” ospatu zuen Zubietan. Goizetik hasita hiru hitzaldi interesgarri antolatu ziren Kaxkape egoitzan:

  • Baserria XXI elkarteak errausketa eta nekazaritzari buruz.
  • Sustrai Erakuntza Fundazioko kide Martin Zelaia, erraustegia alboratu duen Nafarroako Hondakinen Kudeaketa planaz aritu zen.
  • Madril aldetik Valdemingomezeko erraustegi ondoan bizi diren Rivaseko bizilagunak Zubietara gerturatu ziren. Erraustegiaren aurka osatu duten aliantzako kide Javier Navascuesek, bertan bideratzen ari diren lanketaren inguruko azalpenak eskaini zituen.

Plaza inguruan Errausketaren Aurkako Mugimendua laguntzeko postuak jarri ziren. Haurrentzako jolasak antolatu ziren errebote plazan eta  frontoian, ehunka lagun batu zituen herri bazkari jendetsua ospatu zen. Bazkariaren aurretik adierazpen bat irakurr zuten Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko bi kidek: Non egongo ote gara 2051. urtean?

Goizeko argazkiak

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Erraustegiaren Aurkako Mugimendua, Noaua!

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Dani Blanco

Goizeko bideoak

a

#ResistZubieta

Arratsaldean berriz, Gipuzkoa Zutik deituta erraustegiaren eta espetxe berriaren aurkako martxa egin zen. Ekimenean parte hartu zutenek Gipuzkoako Aldundiak erraustegia eraiki nahi duen eremura sartu ziren, baita ondoan zeuden makinak margotu ere.

Martxak deigarriak izan ziren. Hiru zutabetan banatuta jendea, zidorretan, mendiz. Mozorrotuta, festa giroa lehenetsi nahi izan zuten antolatzaileek, eta jende askok egin zien kasu horretan. Adin askotako jendea batu zen. Ume eta adinekoak baziren tartean.

Martxaren inguruko oihartzuna mundu zabalean hedatu nahi izan zuten antolatzaileek, #ResistZubieta traola hautatu zuten sare sozialetan zabaltzeko, eta mundu berri baten alde eraldaketa prozesuetan ari diren elkarte eta mugimendu gehiago ere erakarri zituzten protestara. Gasteizko Errekaleor auzoko ordezkariak izan ziren, esaterako, martxan parte hartzen, Eleak mugimendukoak, Fracking Ez taldekoak, Tosu Bizirik-ekoak… Obretarako atondutako orubeetatik alde egin aurretik, horietan bi arrasto utzi zituzten: Ez onartu erraustegia dioen pankarta, eta Mozal legearen aurka egiteko erabiltzen den ikurra. Protesta egin zuten tartean, makrokartzelaren aurkako pankartak ere zabaldu zituzten han batu zirenek.

Arratsaldeko argazkiak

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Noaua!

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Dani Blanco

Arratsaldeko bideoak

 

Informazio gehiago

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s