Ekainaren 6an Usurbilgo Udalak II. Berdintasun Plana aurkeztuko du Potxoenean

Aste honetan, maiatzaren 30eko Osoko Bilkuran onartu ondoren, Usurbilgo Udalak II. Berdintasun Plana indarrean jarri du hurrengo lau urteetarako. Udalak plan honen gakoak eta azalpenak eskainiko ditu ekainaren 6an (asteartea) arratsaldeko 18:00etan, Potxoenean. Aurkezpen honetan lana aurrera ateratzeko ardura izan duten udal ordezkari eta teknikariek egongo dira.

Usurbilgo Udala: “Usurbilgo Udalean urteak daramatzagu emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde lanean. 2010. urtean Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Tokiko Plana martxan jarri genuen, 4 urteko epealdirako. Horren indarraldia amaituta, iaz 2016an, II. Planaren diseinuari ekin genion. Orain, datozen urteetarako helburu eta erronka gaurkotuak ditugu gure bideorria izango den plan honen bitartez”.

Sei urte bete dira Usurbilen berdintasuna sustatzeko, politika zehatzak eta planifikatuak martxan zirela, eta orain arte egindako lanaren balantzea egiteko aukera izan dute prozesuan zehar udal ordezkariek. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana (2017-2020) diseinatu aurretik, aurreko planaren ebaluazioa egin eta berdintasunaren ikuspegitik egungo egoeraren gakoak non dauden aztertu dute.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s