Ekainean Udarregi Ikastolari eskainitako ekimenak: erakusketak, bertso jaialdia, hitzaldia, antzerkia,…

Udarregi Ikastola eta Hitz Aho Guraso Elkarteak antolatuta ekainaren 10ean (larunbata) “Udarregi Ikastolaren eguna” ospatuko da baina aurretik aste osorako bestelako ekimen desberdinak antolatu dituzte.

EGITARAUA

Maiatzaren 29tik ekainaren 4ra arte

“Kilometroak bidea” erakusketa. Ekainaren 10eko Ikastolaren Egunaren baitan antolaturiko erakusketa izango da. 40 urteotako Kilometroak jaialdiko edizio guztietako argazki, irudi, lelo edota egunkarietako albisteak bildu ditu bertan Ikastolen Elkarteak, Kutxa Fundazioaren laguntzaz. 1977tik 2016ra ospatu diren edizio guztiak ikusiko dira erakusketa honetan. Edizio bakoitzak panel propioa izango du. Horien artean, 1978an Zubietan ospaturiko jaialdia, eta duela bi urte, 2015ean, Usurbilen egindakoa.

Ekainak 3-6, larunbatetik asteartera

Haur Eskolako haurrek egindako lanen erakusketa Oiardo Kiroldegiko harrera-tokian.

Ekainak 5-11, astelehenetik igandera

Eskulan erakusketa Sutegiko erakusleihoan.

Ekainak 5, astelehena

17:00etan Ikastolako Bertso jaialdia (LH5 eta LH6) Udarregi ikastolako erdiko gelan: “Ikasturtero, Ahozkotasuna eta Bertsolaritza Programan barruan Bertso jaialdia eskaintzen dute LHko 5. eta 6. mailako ikasleek. Bikaina izaten da! Zatoz!”. 

Ekainak 7, asteazkena

18:30ean kantagintza saioa HH 5. eta LH 5. mailako ikasleekin, Sutegiko auditoriumean.

Ekainak 8, osteguna

18:30ean hezkuntza lege berriari buruzko hitzaldia Potxoenean.
Hizlariak: EHIko lehendakaria eta arduradunak: “Hezkuntza-lege berriari buruzko hitzaldia. Hitzaldian hezkuntza-legearen garrantziaz eta EHIk duen iritziaz hitz egin eta informatuko da”.

Ekainak 9, ostirala

17:00etan “Irudipuinak” ikuskizuna Olanoeneko plazan (Potxoenea ondoan): “Emanaldi hau Mattin marrazkilari eta ilustratzaileak eta Ixabel Agirresarobe ipuin kontalariak osatzen dute. Bertan, zuzeneko marrazkiak ipuinekin uztartzen dituzte”. Ondoren, txokolate jana Askatasuna plazan. Oharra: euria bada, saioa Askatasuna plazan izango da.

Ekainak 10, larunbata

Udarregi Ikastolaren Eguna

  • 09:30 Esnadeia.
  • 09:00-12:00 LH eta DBHko ikasleen jokoak.
  • 10:30-13:00 LH eta DBHko ikasleen eskulan eta teknologia lanen erakusketa Ikastola gorrian (Gernika Ibilbidea 11).
  • 12:00 HHko Haur Jaialdia Oiardo kiroldegian (Ateak 11:40ean irekiko dira, sarrera ate nagusitik izango da).
  • 14:00 Herri bazkaria eta bazkal ondorengo girotzea gurasoen eskutik frontoian.

Ekainak 16, ostirala

12:30ean ikasleek beraiek prestatutako antzerki musikatua Sutegiko auditoriumean.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s