Bilbon egingo den “Erabakitzeko prest” ekimenera joateko autobusa antolatu da Usurbildik

Maiatzaren 7an hainbat herrietan erabakitze eskubidearen inguruko herri galdeketak burutu ziren, tartean Zubietan eta Usurbilen. Orain berriz,  Gure Esku Dagok erabakitze eskubidearen aldeko hitzordu berri bat jarri du. Nazio mailako ekimen hau, ekainaren 10ean (larunbata) egingo da, Bilboko Euskadi Plazatik Eliptika Plazara ospatuko dena, arratsaldeko 17:30etan.

Bilboko Euskadi Plazatik Eliptika Plazara galdera ikur erraldoi bat irudikatu nahi da herritarren laguntzarekin. Ondoren, Gure Esku Dago mugimenduak azken hilabeteotan landutako Herritarron Ituna aurkeztuko du. Itunak Euskal Herrian erabakitze eskubidearen alde orain arte lortutako adostasun eta oinarriak biltzen ditu. “Gizarte osoarentzako tresna ireki bat izateko jaio da, baita pauso berri eta sendo bat emateko ere, erabakiaren bidean. Ekainaren 10ekoa, beraz, ez da hutsetik jaiotako ekimena; orain arte egindako lana oinarri, aurrera egiteko abiapuntua izango da”.

Usurbildik autobus zerbitzua

Usurbilgo Gure Esku Dagok Bilbora joateko autobus zerbitzua antolatu du larunbateko:

  • 15:30 Autobus zerbitzua Oiardo Kiroldegitik abiatuta.
  • 17:30 Gure Esku Dagoren mobilizazio nazionala Bilbon. Galdera ikur erraldoia eraikiko da Euskadi plazatik Eliptika plazara. Herritarron Ituna aurkeztuko dute ekitaldi amaieran.

Izen ematea ekainaren 9ra arte

Bilboko ekimenean parte hartzeko konpromiso txartela eskuratu behar da aldez aurretik. Txartelarekin batera, mobilizazioan erabili beharko den puxika bat ere bai. Guztia, 2 eurotan, Gure Esku Dagoren Usurbilgo lan taldeak, asteburuetan Sutegi inguruan jarri ohi duen izen emate mahaian jaso ahal izan da. Bildutako dirua, antolaketa gastuetara bideratuko da.

Izen emateko aukera ere herriko taberna hauetan egin daiteke ekainaren 9ra (ostirala) arte: Txirristra, Aitzaga eta Txiriboga tabernak.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s