Etxerat Elkarteak azken istripua salatzeko elkarretaratzeak deitu ditu lau hiriburuetan

Arg.: Ahotsa.info

Etxerat Elkarteak jakinarazita Asier Ormazabal euskal preso politikoaren bi lagunek ezbehar larria sufritu zuten igande honetan Teruelgo espetxetik itzultzean, Zaragoza inguruan. Bi lagunak zauriekin ospitaleratu behar izan zituzten. Etxeraten esanetan euskal presoen senideek derrigorrean inposaturik euren bizitza eskubidea gauzatzeko egin behar dituzten bidai luzeen osteko urteko seigarren ezbeharra da hau.

Arg.: @NAIARASAMPEDRO

Etxeratek prentsaurrekoa egingo du asteazken honetan, ekainak 7, Donostian, dispertsio politikak ezartzen dituen arriskuak salatu eta, armagabetzea geroztik, errepresaliatuen egoeraren inguruan urrats sendo bat emateko inplikazioa eskatuz. Agerraldia goizeko 11:30tan izango da Antiguako Frontoian.

Aurretik ordea istripua salatzeko eta Asier Ormazabal euskal preso politikoaren bi lagunei eta euren senideei elkartasuna adierazteko elkarretaratzeak deitu dira Hego Euskal Herriko 4 hiriburuetan:

  • Iruñea: astelehena, ekainak 5, 20:00etan, Alderdi Popularraren egoitza parean.
  • Gasteiz: asteartea, ekainak 6, 19:30etan, Andra Mari Zuriaren plazan
  • Bilbo: asteartea, ekainak 6, 19:00etan, Arriagan.
  • Donostia: asteazkena, ekainak 7, 19:00etan, Benta Berri plazan (Antigua).

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s