Zumarte Musika Eskolak ekainaren 17an “Zumarte eraikinaren agur festa” ospatuko du

Usurbilgo Zumarte Musika Eskolako eraikina berritzera doaz hemendik gutxira eta, agur moduan Zumarte Musika Eskolak “Zumarte eraikinaren agur festa” jaia antolatu du: “Usurbildarron musikaren etxea izan den eraikinari merezitako agur festa antolatuko diogu”.

Ekainak 12, larunbata

  • 18:30 organo kontzertua Usurbilgo Salbatore elizan

Ekainak 17, astelehena

  • 10:00 txistulari eta trikitilari-panderojoleak kalejiran herrian zehar.

Musika Eskolaren bueltan:

  • 11:00-13:30 kontzertuak.
  • Eguerdian, bazkari girotua.
  • 16:00-20:00 kontzertuak.
  • Egunean zehar, erakustaldi eta tailer bereziak, Zumarteko eraikinaren barruan.
  • 20:00 kalejira txarangarekin Usurbilgo kaleetan zehar.
  • 21:30 afari herrikoia.

Historia pixka bat

Zumarte Usurbilgo Musika Eskola 1984. urtean sortu zen, Usurbilgo Txistulari Taldeko zenbait partaideen ekimenez. Zumarte Usurbilgo musika eskola, hasiera batean, herriko dema plazaren ondoan dagoen Potxoenea etxean zegoen eta ondoren Kale Nagusiko 45 zenbakian kokatua dagoen “Villa-Pilar” izeneko etxera pasa zen. Gaur egun ere bertan jarraitzen du. Zumarteren helburuak kultura musikala zabaltzea eta sustatzea da, batez ere Usurbilgo herrian.

Zumarte Usurbilgo Musika Eskola, 1987ko abuztuaren 6an Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak ofizialki onartu zuen bere ikasketa guztietan eta ondorengo aldaketa batean, musika eskola bezala izendatua ere bai LOGSE legearen ezarpena zela eta.

Musika Eskola, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteko kide da elkartea sortu zen urtetik eta abesbatza berriz, Gipuzkoako eta Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteko kide da.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s