Etxerat Elkartea: “Etzi, astebururo bezala, dispertsioak fruitu berriak bermatuko ditu”

Arg.: Etxerat

Etxerat Elkarteak Asier Ormazabal euskal preso politikoaren legunek pasa den larunbatean pairatutako kotxe istripua salatzeko agerraldia egin zuen atzo Donostian. Teruelgo espetxetik itzultzean, Longares inguruan, Zaragozan istripua izan zuten. Bi lagunak zauriekin ospitaleratuak izan ziren, eta 24 orduz obserbazio arretan egon ondoren istripuaren inpaktu altuarengatik, etxera itzultzeko aukera izan zuten igandean. Etxeraten esanetan diagnostikoak istripuaren larritasuna agerian utzi du beste behin: “5 puntuko sutura ukalondoan, polikontusionismoak, ebakiak, zerbikalen zuzenketa eta lepokoa jartzea”.

Etxerat

“Dispertsio politikaren defendatzaile eta kudeatzaileek, behin eta berriz errepikatzen dute politika honek bere fruituak eman dituela. Kasu honetan, fruitu horiek zauritutako bi pertsona direla esan nahi diegu. Derrigorrez egin behar dituzten bidaien ondorioak pairatu dituzten bi pertsona, eta, beraien bizitza eta segurtasuna jokoan jarriz, arriskuak hartu eta inposatutako baldintza batzuetan ibiltzea kondenatuak direlarik.

Asier Ormazabal euskal preso politikoaren bi lagunek ezbehar larria sufritu zuten joan zen larunbatean Teruelgo espetxetik itzultzean, Longares inguruan, Zaragozan. Bi lagunak zauriekin ospitaleratuak izan ziren, eta 24 orduz obserbazio arretan egon ondoren istripuaren inpaktu altuarengatik, etxera itzultzeko aukera izan zuten igandean. Diagnostikoak istripuaren larritasuna ageriko uzten du: 5 puntuko sutura ukalondoan, polikontusionismoak, ebakiak, zerbikalen zuzenketa eta lepokoa jartzea.

Senideek derrigorrean inposaturik euren bizitza eskubidea gauzatzeko egin behar dituzten bidai luzeen osteko urteko seigarren ezbeharra da hau. Otsailak 11, Premin Sanpedroren senideek istripua izan zuten Jaenetik bueltan; egun hortan bertan, Iñaki Arakama presoaren senide eta lagunek beste kotxe istripu bat sufritu zuten Salamanca aldean, Sevillan bisita egin ondoren; martxoaren 11an Picassent-eko espetxean dagoen Asier Badiola euskal preso politikoa ikusi eta gero, bi lagunek istripua izan zuten Valentzian; apirilaren 2an Murtziako espetxean Mikel San Sebastian bisitatu ondoren, lagun batek kotxe istripua sufritu zuen Oiartzunen; eta apirilaren 13an Saint Martin de Ré espetxean dagoen Ander Mujika preso donostiarra ikustera zihoaztela senideek auto istripua sufritu zuten Burdeos inguruan.

Dispertsioa biktima berrien zain da. Duela 28 urte diseinatu zeneko biolentzia bera aktibo mantentzen duen espetxe politikak, orain arte sortu dituen zigorgabetasun berdinarekin, biktima gehiago gehitu ditzakeelako. Dispertsio politikaren arduradunek jakitun dira, samina eta xantaia instrumentu bezala diseinatu baitzuten; eta guk ere aski badakigu, gure osasunarekin ordaintzen dugulako, eta 16 aldiz, gure bizitzarekin ordaindu izan dugulako ere.

ETAren su etenatik bost urte eta erdi igaro direnean eta erakunde armatuaren armagabetzeak bi hilabete betetzen dituenean, ezin dugu onartu espainiar eta frantziar estatuek salbuezpeneko espetxe politika bere horretan mantentzea. Euskal Herrian itxaropenez irekitako aro berri honetan, non euskal gizarteak bake prozesua eta gatazkaren konponbidearen gidaritza eramango duen amaiera arte, berriro ere dei egiten diegu instituzio eta eragile politiko, sindikal eta sozialei urrunketaren amaieraren alde eta larri gaixo diren euskal presoen askatasuna gauzatzeko urrats irmo bat eman dezaten.  Ezin dugu onartu zezenak hesiaren beste aldetik ikusten geratzeak, gaiaren larritasunak berehalako erantzukizun eta egitekoak eskatzen ditu. Ezin dugu gehiago itxaroten jarraitu… edo benetan uste duzue prest egongo litzateke euskal gizartea salbuespeneko politika mantentzearen eraginez, beste hildako bat onartzeko?

Bitartean, datorren ostiralean, etzi, gutariko ehunka persona, aita-ama, seme-alaba, bikote eta lagun arriskuak hartzera derrigortuak izango gara beste behin ere. Etzi, astebururo bezala, dispertsioak fruitu berriak bermatuko ditu: kalte fisikoak, psikikoak, ekonomikoak. Berdin zaie espainiar zein frantziar agintariei, berdin zaie espainiar eta frantziar gobernuei, borondate osoz, preso eta senideengan sufrimendua eragin nahi baitute. Hori da behin eta berriro isladatzen dutena.

Amaitzeko, besarkada bero bat Asierri eta besarkada bero bana istripua pairatu duten bi lagunentzat, gaur gurekin ezin baitira egon izan istripuak eragindako oinazeak direla eta. Horrelako pasarte beltz bat gehiago ez sufritzeko, ETXEAN ETA BIZIRIK NAHI DITUGU!”.

www.etxerat.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s