Ekainaren 12an Santixabeletako Jai Batzordearen azken bilera irekia Potxoenean

Santixabeletako Jai Batzordeak ekainaren 12ean (astelehena) azken bilera egingo du Potxoenean, arratsaldeko 19:00tan. Azken bilera honetan jaien antolaketa lanak zehaztuko dira.  Eragile zein herritarrak daude deituak hitzordu honetara. Gogoratu aurtengo Santixabel jaiak ekainaren 29tik uztailaren 2ra ospatuko direla.

Ekainaren 30a usurbildarren jai eguna

2017ko uztailaren 2a, Santixabel eguna, Usurbilgo jaietako egun nagusia, igandez egokituko da eta Udalak udalbatzaren aho bateko onespenarekin, salbuespen moduan, usurbildarren jai eguna ekainaren 30a, ostirala izatea erabaki zuen iaz. 2018an ordea, uztailaren 2a, Santixabel Eguna, astelehenez egokituko da. Udal gobernu taldeak, urtebete barru egun hori jai egun izendatzea proposatu zuen eta hau ere aho batez onartu zuen udalbatzak.

bi Bertsopaper lehiaketAK

Gogoratu Usurbilgo Bota Punttubak eta Udalak, Santixabel jaietarako bi bertsopaper lehiaketa antolatu dituztela. Batetik, ohi bezala, 16 urtetik gorako usurbildarrentzako 41. Bertsopaper Lehiaketa eta bestetik, estreinakoz, LH5 eta 6 mailetako usurbildarrei zuzendutako txapelketa. Bi txapelketa hauetarako lanak ekainaren 19a (astelehena) baino lehen aurkeztu behar dira. Informazio gehiago: klik

Jaietako danborradako entseguak

Ekainaren 14tik aurrera 20:00etatik 21:00etara danborradako entseguak astelehen, asteazken eta ostiralero, Udarregi Ikastolako frontoian egingo dira.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s