Igandeko “Heriotz zigorrik ez! Ibon eta preso gaixoak kalera!” manifestazion parte hartzeko deia

Ezker Abertzalearen Kalera Kalera dinamikak antolatuta, igandean (ekainak 11) Heriotz zigorrik ez! Ibon eta preso gaixoak kalera!  lemapean manifestazioa egingo da Bilbon. Egurdiko 12:30ean hasiko da, plaza Eliptikatik. Larri dauden presoak lehenebailehen aske lagatzeko eskatuko du Kalera Kalera dinamikak, bereziki Ibon Iparragirreren kasua salatuko da, bere osasun egoera oso larria baita.

Ibon Iparragirre

Madrilgo Alcala-Meco espetxean da dagoeneko gaixo larrien zerrendan dagoen Ibon Iparragirre euskal preso ondarrutarra. Pneumonia zantzuekin ospitaleratu zuten maiatzaren 31n, baina ekainaren 8ko arratsaldean eraman dute berriz ere kartzelara. Ibonek gaixotasuna oso fase aurreratuan du Iparragirrek, eta hiesa bezalako eritasun bat fase horretan izanda, edozein infekziok arriskuan jartzen du bizitza. Osasun publikoko 300 medikuk maiatzaren 17an Lege Biltzarrean adierazi zuten presoak kartzelan jarraituz gero bere bizitza arriskuan dagoela.

Iparragirreren senideek, Etxeratek eta Iparra Galdu Baik plataformak ekainaren 1ean egindako agerraldian adierazi zuten “Ibon kartzelan hiltzen ari da, eta mendekuarekin amaitu beharra dago”. Ekainaren 2an Eusko legebiltzarreko alderdi guztiek PPk salbu babestu zuten preso ondarrutarra aske uztea.

Orain Iparragirre berriz espetxean, astebururako protesta ekintzak antolatu ditu Kalera Kalera dinamikak:

  • Ekainaren 9an, ostirala, bost minutuko burrunbada egingo dute Ondarroan, 23:00etan hasita.
  • Ekainaren 11n, igandea, manifestazioa izango da Bilbon Heriotz zigorrik ez. Ibon eta preso gaixo larriak kalera!  lelopean, 12:30ean Moyua plazan.

Kalera Kalera

“Ibon Iparragirreri ezarritako egoera estalitako heriotza-zigorra da. Espainiako Erresumak tratamendu hori eman nahi die euskal preso politikoei. Estatuak gerra hizkuntza erabiltzen jarraitzen du. Pertsonarik ahulenenen kontra armarik txarrenak eta oldarkorrenak darabiltza: gorrotoa, mendekua eta krudeltasuna.

Ibonek eta preso gaixoek kalean egon behar dute lehenbailehen. Ez dago aitzakiarik. Kalera Kaleraren aburuz iritsi da erabaki arduratsuak hartzeko unea, etorkizunera itxaropenez begiratzeko. Ezin dugu onartu preso politikoak txanpon trukerako bahitu gisa erabil ditzaten. Legea aplikatuz gero, pertsona horiek etxean egon beharko lukete haien gaixotasunari egokitutako tratamendu bat jasotzeko. Humanitate kontua da, eta batez ere justizia kontua da.

Kalera Kalerak dei egiten die Ezker Abertzaleko kideei parte har dezatela larri dauden presoen aldeko mobilizazioetan, orain bereziki Ibon Iparragirreren aldekoetan”.

www.kalerakalera.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s