Larunbatean Sutegiko auditorioan “Dantza kultura da” munduko dantzen ikuskizuna ikusteko aukera

Larunbatean (ekainak 10),  “Dantza kultura da” izenburupean, Warda Mallalek zuzenduriko munduko dantzen ikuskizuna ikusteko aukera egongo da. Warda Mallal jaiotzez marokoarra da eta duela ia 20 urtetik Orion bizi. Emanaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da Sutegiko auditorioan eta sarrera sinbolikoa izango da, norberak nahi duena.

a

Donostia, Hernani eta Bilboko dantzari talde ezberdinek parte hartuko dute emanaldi honetan. Munduko dantzen nahasketa eskainiko dituzte: polinesiar dantza, ekialdeko dantzak, indiarrak… eta hip-hopa ere: “Gonbidatuen artean, estatuan dantza eskola garrantzitsuenetarikoan, Valentziakoan lan egiten duen Sergio Alcoverrek bisitatuko gaitu. Bere garaian “Fama” izeneko telebista saio arrakastatsuko dantza eskolako irakasle izan zenak”.

Azken urteotan, Dantza Egunean eta Usurbil Herri Anitza jaialdian ikusi izan ditugu dantzari hauek. Urtean zehar Sutegin larunbat honetakoa bezalako emanaldiak ere antolatzen ditu Wardak, eremu honetan ezagun eta lagunak dituen munduko dantzetan ari diren beste talde batzuekin batera.

Wardak irakatsi ohi duen ekialdeko dantzen onurak azpimarratzen ditu: “Haur, heldu nahiz adinekoentzat ikasterraza da, musikarik gabe ere ikasi baitaiteke. Hezurretako minarentzat antidoto egokia da, odol zirkulazioa hobetzen edota gorputz posturak zuzentzen laguntzen du, zoru pelbikoa lantzen da gainera. Gorputz osoa baita. Eta emozioak. Sinestezina da autoestima zenbat irabazten den dantza honen bidez. Bizi kalitatea hobetu eta segurtasuna irabazten da”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s