Ekainaren 14tik 21era erraustegiaren aurkako gose greba Donostiako Easo plazan

“Erraustegiaren gezur handiaren aurka” lemapean herritar talde batek deituta astebeteko gose greba abiatuko da ekainaren 14an (asteazkena), arratsaldeko 19:00etan Donostiako Easo plazan. Ekimen honen berri pasa den larunbatean (ekainak 10) Donostiako Gipuzkoa plazan egin zuten agerraldian eman zuten.

Easo plazara gerturatzeko deia

Arg.: Erraustegiaren Aurkako Mugimendua

Gipuzkoarrei dei egin diete protesta hasiko den unean Easo plazara gerturatzeko, babes soziala erakusteko. Deitzaileek programa bat antolatzen ari direla iragarri dute. Arratsaldero hitzaldi bat izango da eta ondoren dokumental baten proiekzioa. Gaiak aire garbia edukitzeko eskubideaz, osasun eskubideaz eta garapen eredu jasangarri eta bizigarriari buruzkoak izango dira: “Herritarrei bertatik pasatzera dei egiten diegu. Konpromiso ezberdinak uztartzeko planteamentu bat egin nahi dugu. Bertara etortzetik, gose grebarekin bat egiteraino dagoen abaniko zabala aldarrikatu nahi dugu. Boteretik sustatzen ari diren eta garaiotan nabarmen bizi dugun desaktibazioaren aurrean, aktibazioa aldarrikatu eta balorean jarri nahi dugu”.

DONOSTIAKO UDALAREN OZTOPOAK

Agerraldian Donostiako Udala adierazpen askatasunari oztopoak jartzen ari dela salatu zen: “Agerraldi honen bitartez zera salatu nahi dugu ere bai. Astebetez gose greba eta herri mobilizazio hau kalean egiteko dugun asmoa Donostiako Udalaren aldetik plaza publikoaren erabileraren ukapenak eta mobilizazioaren iraupenaren mugak aurkeztu dizkigu. Adierazpen askatasunari oztopoak jartzearen ariketa dela uste dugu . Aurrez aurre gaiari buruz galde egiteko asmoa diegu eta adierazpenerako kalea erabitzeko eskubidearen beharra berresten degu gure ekimenaren bitartez”.

Agerraldian  irakurri zen adierazpena

a

“Herritar talde batek astebeteko gose greba abiatuko dugu asteazkenean, erraustegiaren aurka. Milaka eta milaka herritarrok proiektu hau arbuiatzen dugula ikustarazi arren, inposatu egin nahi dutela ikusten dugunez, protestak ezkutatu nahian ari direla ulertuta, oraingo hontan gose greba  protesta eredua  hautatu dugu, inposatu nahi diguten erraustegiak gu guzion bizitzengan izango duen eragin kaltegarria salatzeko.

Markel Olanok esandakoaren aurka, erraustegiaren inguruko eztabaida ez da bukatu. Erraustegiaren Aurkako Mugimendua osatzen dugun kolektibo, elkarte eta herritarrok argi dugu ez garela geratuko, ez diogula protestatzeari utziko azken herritarra informatua egon arte, azken herritarra kontziente izan arte gure izenean, negozio pribatu diru xahutzaile eta osasunarntzako oso kaltegarria den egitasmoa inposatu nahi dutela  eta gainera, era iraingarrian ez digutela kontratua erakutsi nahi.

Ingurugiroaren zaintza aldarrikatzen, gardentasunaren alde, osasuna herritar guztion eskubidea dela eta Euskal Herrian eta Europa osoan ezartzen ari diren politika antisozial hauek herritarrongan eragiten duten zapalkuntza salatzeko asmo garbia dugu.

Medikuek ohartarazten dute errausketak minbizia eta beste gaixotasun asko sortzen dituela, airea, ura, nekazaritzarako lurrak eta abeltzaintza kutsatzen duela etorkizuneko belaunaldiak hipotekatuz.

Zubietako erraustegia multinazionalen eta klase politikoaren arteko sinbiosiaren adibide argia da. SWAP kontratuekin era fortzatuan inposatuak, entitate finatzieroei herritarren diruak oparitzen ari dira. 35 urteko hipoteka handia ezarri nahi dituzte udal baliabideentzat. Urbaser, Altuna y Uria, Murias, LKS Mondragon eta Moyua, Cuatrecasas abokatu bufetearen laguntzarekin besteren artean.

Erraustegia bezalako egitasmoa absurdu honentzako etekin pribatu handiak bideratzen dituzte  eta  aitzitik oinarrizko eskubide sozialak bermatzeko etengabeko baliabideen murrizketak. Talde horretako hainbat enpresa ustelkeria kasuetan harrapatuta daude, eta atzo jakin genuen Urbaserrek adibidez milioiak zor dizkiola Valdemingomezko erraustegiagatik bertako erakunde publikoei. Baina zeini arraio eman diozue erraustegia egiteko kontratua? Zergatik? Zer interes dago atzean ez bada negozioa? Zer sinatu duzue denon izenean? Isiltasuna ez da onargarria. Oso haserre gaude.

Gipuzkoako udalerrien erdian hondakinak era jasangarriak biltzeko alternatiba hobeak demostratu dituztenean, %80tik gertubereizita jasoz, merkeagoak, jasangarriagoak, garbiagoak, nola arraio ausartzen zarete erraustegia inposatzen saiatzera?

Gose greba arrazoirik gabeko kontsumoaz arreta deitzeko baliatu nahi dugu ere bai. Munduak baliabide mugatuak ditu, ezin dugu hazkunde faltsuan sinetsi. Klima berotzen doa. Gutako bakoitzak, gure txikitik eragiteko konpromisoa hartu behar dugu. Sistema honek sustatu dituen ohitura asko aldaketu beharko ditugu aztarna ekologikoa gutxitzeko eta aberastasun soziala banatzeko”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s