Gaur EAM-k deituta urgentziazko elkarretaratzea EITB-k Miramonen duen egoitzako atarian

Arg.: Erraustegiaren Aurkako Mugimendua

Gaur, ekainak 19, Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak urgentziazko mobilizazioa deitu du. Elkarretaratzea egingo du 17:00etan, EITB-k Miramonen duen egoitzako atarian. Ekainaren 14az geroztik Donostiako Easo plazan, sei herritarrek erraustegiaren aurka egiten ari den gose grebaren aurrean dagoen isiltasun informatiboa salatu nahi du mugimenduak: “Nozitzen dugun itzalketa informatiboa salatuko dugu Miramonen, EITBren egoitza aurrean!”.

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak egunez egun gose grebaren berri ematen ari da bere webgunean. Argia eta Noaua! astekariek ere egunero jarraipena egiten ari dira.

Donostiako Easo plazako ekitaldi gehiago

Ekainak 19, astelehena

  • 17:00 Isiltasun informatiboaren aurka, elkarretaratzea EITBren Miramongo egoitza atarian.
  • 19:00 Hitzaldia: “Zor ekologikoa”, Martin Anso idazle eta kazetariaren eskutik.

Ekainak 20, asteartea

  • 17:00 Hitzaldia erraustegiaren inguruetan dauden gerra garaiko aztarnei buruz, Carlos Almorza arkeologoaren eskutik.
  • 19:00 Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakari ohi Ainhoa Intxaurrandietaren hitzaldia.

Ekainak 21, astezkena

  • 19:00 Astebeteko gose-grebaren amaiera ekitaldia. Salda edate kolektiboa.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s