Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak antolatuta uztailaren 9an Etxalar-Ibardin mendi irteera

Usurbilgo Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak uztailaren 9rako (igandea) Etxalar-Ibardin mendi irteera antolatu du. Bidasoako kontrabandisten ibilbidearen zazpigarren etapa izango da. Antolatzaileek ibilbidea amaitzean Usurbildera itzuliko direla iragarri dute eta nahi duenak elkarrekin bazkaltzeko aukera eskaini du: “Ibilbidea amaitutakoan Usurbilera itzuliko gara eta, nahi ezkero elkarrekin bazkalduko dugu Usurbilen. Izena eman dezake irteerara izena ematerakoan, dagokion kopurua sarrera eginaz”.

  • Eguna: Uztailak 9, igandea.
  • Irteera ordua: 07:00etan.
  • Irteera lekua: Oiardo kiroldegi aurretik.
  • Garraioa: Autobusa.
  • Ibilbidea: 21 km.
  • Izenematea: Andatza Mendizaleen Kirol Taldeko kontu korrente zenbakian. Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321 edo Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805.
  • Epea: izena emateko azken eguna uztailak 5 (asteazkena).
  • Izena ematerakoan ordaindu behar den kopurua: 10€ (irteera soilik) eta 25€ (irteera eta bazkaria).
  • Plaza mugatuak.
  • Otordua ibilbidea amaitutakoan  egingo da.
  • Janaria norberak eraman behar du.
  • Edaria Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak eramango du.
  • Oharra: Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak antolatzen dituen irteeretan parte hartzeko ezinbestekoa da mendiko federatua izatea eta aseguro txartela eguneratu izatea. Federatu gabe dagoenari tramitea egiteko laguntza emango zaio, hala nahi bada. Horretarako Andatza Mendizaleen Kirol Taldeko web orrian aurkitzen da egin beharrekoa edota antolatzaileekin harremanetan jarri andatza@hotmail.com helbidean.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s