Ekainaren 27an arratsaldeko 18:00etan osoko ohiko bilkura Udaleko udalbatza aretoan

Ekainaren 27an (asteartea), arratsaldeko 18:00etan, osoko ohiko bilkura egingo da Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoan. Gai asko aztertuko dira astearteko bilkuran, batez ere hirigintza eta ingurumen gaiak. Ingurumen gaiari dagokionean, aipatzekoak dira batetik, erraustegiaren aurkako mozio bat aurkeztuko dela eta bestetik, etorkizunean Usurbilek hondakinen kudeaketa eredu propioa izateko Udala, herritar eta eragileekin batera urte hasieratik lantzen aritu den “Usurbil 0.0” prebentzio eta kudeaketarako programa aurkeztu eta bozkatuko dela.

  1.  Aurreko bilkurako aktaren onespena: * 2017/05/30eko bilkura.
  2. Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2017ko maiatzaren 22tik ekainaren 16 (2017/0519-2017/0635).
  3. 2017-2019 Diru-laguntzen Plan Estrategia behin betikoz onartzea.
  4. Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako A-107 (Iartza) Eremuko H.E.U. 107.22 exekuzio unitateari dagokion Xehetasun-Azterketa behin betikoz onartzea.
  5. Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako S-5 (Olarriondo) Sektorean eta A-59 (Ugartondo) Eremuan eraikitzekoak ziren babes ofizialeko 168 etxebizitza, bere garaje eta trastelekuekin, esleitzeko jardunbidea bertan behera uztea.
  6. Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako A-59 (Ugartondo) Eremuko C eta D partzeletan eraikiko diren babes ofizialeko 46 etxebizitza, garaje eta trastelekuen esleipenerako oinarriak behin betikoz onartzea.
  7. Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako A-59 (Ugartondo) Eremuko A eta B partzeletan eraikiko diren 46 udal etxebizitza tasatu, garaje eta trastelekuen esleipenerako oinarriak behin betikoz onartzea.
  8. Usurbilgo Udalaren 2016 ekitaldiko Kontu Orokorra behin betirako onartzea.
  9. 2017ko Zerga Ordenantzaren aldaketa behin behingoz onartzea.
  10. Udalaren aurrekontuko kredituak aldatzeko espedientea onartzea, kreditu gehigarrien modalitatekoa.
  11. Koordinazio Soziosanitariorako protokoloa onartzea.
  12. Usurbil 0.0 hondakinen prebentzio eta kudeaketa programa onartzea.
  13. Mozioa: Erraustegirik ez!
  14. Galdera-eskaerak.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s