Moyua enpresak Zubietako erraustegiko lanen eremuan lau leherketa egingo dituela iragarri du

Arg.: Erraustegiaren Aurkako Mugimendua

Aste honetan Erraustegia eraikitzeko lanen eremuan hilabete honetan egitekoak dituzten lau leherketen berri ematen duen ohar bat jasotzen hasi dira Zubietan. Oharraren igorlea erraustegiaren obrak egiten ari den Moyua enpresetako bat da. Idatzian ez da erraustegia hitza aipatzen, “Gipuzkoako Ingurumen Gunea” baizik. Leherketak zein ordu eta egunetan izango diren ere ez da zehazten. Errausketaren Aurkako Mugimenduak Zubietarrei zuzenduriko ohar honen aurrean adi egoteko deia egin du.

Moyuaren oharra:

“Berriki hasi dira hondeaketa-lanak, Gipuzkoako Ingurumen Gune berriaren obra-planean aurreikusitakoaren arabera. Lurrak mugitzen diren bitartean, lau leherketa egingo dira, nahitaezkoak diren baimen guztiekin. Lan horiek ekainean egingo dira, egunez beti, eta Udalari aldez aurretik jakinaraziko zaio zer egunetan eta zer ordutan izango diren, interesdunek informazioa eskura izan dezaten, eskatuz gero. Helbide elektroniko bat edo telefono-zenbaki bat ematen digutenei ere zuzenean helaraziko diegu informazioa.

Eragozpenak eta kalteak minimizatzearren, honako kontrol hauek egingo dira:

  • Leherketak baino lehen, sirena batek joko du ohartarazteko.
  • Soinu-presioaren eta bibrazioen kontrolak egingo dira.
  • Done Jakue Bidea moztuko da.

Lan puntual horiei esker, inpaktuak eta eragozpenak txikiagoak izango dira, hondeaketa-lanen epeak murriztuko direnez eta makineria astuna erabiliko denez horiek egiteko. Lan horiek ahalik eta azkarren eta modu eraginkorrenean egingo direlakoan gaude, eta espero dugu sor litezkeen eragozpenak ulertuko dituzuela”.

Hainbat Zubietarrek jaso duten jakinarazpena

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s