Badatoz herri jaiak, gora Santixabelak!

2017ko Santixabel jaiak badatoz! Ekainaren 27an hasi eta uztailaren 2an amaituko dira, Santixabel egunean hain zuzen ere. Dagoeneko Usurbilgo Jai Batzordeak prestatutako egitaraua etxeetan banatu da eta beraz, hemendik aurrera lepoan koadrodun zapia jantzi eta irri eginez gozatu dezagun guztiok Santixabel jaietan!

Ibai Arrietaren diseinua irabazlea

Aurtengo jaietako egitaraua diseinuaren irabazlea Ibai Arrieta del Pico usurbildarra izan da. Ibairen esanetan egitarau txikia, eraman erraza, sinplea eigiten saiatu da, egitaraua irakurtzen duenak orri bakoitzari edo egun bakoitzari bere denbora eskaini ahal izateko: “Orain arte erabat autodidakta izan naiz. Argazkilaritzan dudan ezagutzan oinarrituta, diseinuko hainbat herraminta nire kasa ikasi izan ditut. Lehiaketa honetarako diseinu lana aurkezteko bezperatan diseinuko herraminta bati buruzko ikastaroa bukatu berri nuen eta lagungarria suertatu zait”.

Elkarrizketa osoa Noaua!n: klik

Egitaraua:

Ekainak 27, asteartea

  • 17:30 Pala Txapelketa. Kirol egokituen erakustaldia, emakumezkoen finala eta gizonezkoen finala.
  • 22:00 Futbito txapelketako finalak.

Ekainak 29, osteguna

  • 06:00 Oilasko-biltzaileen gosaria eta irteera, txosnetatik abiatuta.
  • 10:00-13:30 Jolas Parkea frontoian (6 -12 urte bitartekoentzat).
  • 12:00 Apar festa, Ikastola Gorriko plazan.
  • 14:00 Oilasko-biltzaileen itzulera eta bazkaria.
  • Ondoren, oilasko-biltzaileen jolasak.
  • 16:30 Haur eta gaztetxoentzako Pintura Lehiaketa (materiala bertan banatuko da).
  • 18:00 Pintura lehiaketako sari-banaketa.
  • Ondoren, umeen eguneko abestiaren entsegua.
  • 19:00 Erraustegiaren aurkako manifestazioa txosnetatik.
  • 19:30 Txupinazoa eta Ikurrinaren igoera Udaletxetik, Hurbilagoren eskutik.
  • Ondoren, buruhandi eta erraldoiak txistulariekin.
    Arraiketai txaranga.
  • Jarraian, herriko dantzarien emanaldia frontoian.
  • 22:00 Bertsolariak frontoain: Amaia Agirre, Amets Arzallus, Etxahun Lekue eta Igor Elortza.
  • Jarraian, XLI. Santixabeletako bi bertsopaper lehiaketetako sari banaketa.
  • 23:30 Txosnagunean bertsio gaua.

Ekainak 30, ostirala

  • 10:00 Ume-gazteei harrera. Zatoz, koadrodun zapi urdina jantzita duzula, haurren eguneko abestia dantzatzera!
  • Egunean zehar, txu txu trena.
  • 10:00-13:30 Jolas parkea frontoian (6 urte bitartekoentzat).
  • 10:30-12:30 Ginkana (LH1etik LH4ra bitartean).
  • 10:30-12:30 Gaztetxoentzat jolasak (LH5etik DBH2 bitartekoentzat).
  • 11:00 Helduentzako Toka Txapelketa Artzabalen.
  • 12:00 Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin.
  • 13:30 Umeen lagunarteko bazkaria frontoian. (Norberak ekarrita)
  • 14:00 Gazte bazkaria txosnetan. Gazte eguna. Motxaila Elektrotxaranga.
  • 14:00 Jubilatuen bazkaria Atxega Jauregian.
  • 15:30 Olatz Kortarekin dantza frontoian.
  • 17:30 Txokolatea Askatasuna plazan.
  • 18:00 Buruhandi eta erraldoiak txistulariekin.
  • 18:00 Helduentzako Santixabel Igel Jokoa Artzabalen.
  • 23:00 Kontzertua frontoian: Laiotz.
  • 02:30 Txosnaguneko kontzertua: Egurra ta Kitto eta Eztengiro.

Uztailak 1, larunbata

  • 09:00 Esnadeia dultzaineroekin.
  • 11:00 Haurrentzako BTT bizikleta irteera Mikel Laboa plazatik.
  • 11:00 Helduentzako Santixabel Bola Txapelketa irekia.
  • 12:00 Buruhandiak dultzaineroekin.
  • 12:00 Preso eta iheslarien eskubideen aldeko kantujira Kuxkuxtu txarangak lagunduta.
  • 12:30 Trikitilarien kalejira: Usurbilgo Triku taldea.
  • 14:00 Zikiro jana presoen eskubideen alde Askatasuna plazan.
  • 16:30 Haur eta gazteentzako Santixabel Bola Txapelketa.
  • 18:00 Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin.
  • 18:00 Arraiketai txaranga.
  • 18:00 Auzo desberdinen arteko “desapiyua” herrian zehar.
  • 18:30 Herri kirolak: idi-dema, zaldi-dema eta giza proba.
  • 18:30 Erromeria txosnetan: Elizagoien ahizpak.
  • 19:00 Helduen danborrada.
  • 20:00 Euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia Olanoeneko plazan (Potxoenea ondoan).
  • 23:00 Kontzertua frontoian: The Icer Company eta Skasti.
  • 02:30 Tremenda Jauria txosnetan.
  • Ondoren herriko Dja: Seymar.

Uztailak 2, igandea

Santixabel eguna

  • 07:00 Eonian Elektrotxaranga.
  • 09:00 Gaupaseroen argazkia.
  • 09:00 Esnadeia txistulariekin.
  • Goizean zehar, dultzaineroak.
  • 11:00-14:00 Erraldoi eta buruhandien II. Topaketa: Añorga, Orereta, Zizurkil eta Usurbilgoak.
  • 11:00 Ur bataioa Kiroldegian.
  • 11:30 Zanpantzarrak.
  • 12:00 Soka-dantza Udaletxe aurrean.
  • Jarraian, lore eta salda banaketa.
  • 12:30 Herri-kirolak: Gipuzkoako Goi Mailako Aizkolari Txapelketa eta Euskal Herriko emakumezkoen I. Trontza Txapelketa.
  • 14:30 Konpartsen bazkaria Askatasuna plazan.
  • 16:00 Musa txosnetan.
  • 16:00etatik aurrera, erraldoi eta buruhandiak ikusgai Askatasuna plazan.
  • 17:00 Esku Pilota Txapelketako finalak.
  • 18:00 Gaztetxoentzako Auntoke txapelketa.
  • 18:30 Patxaranga Elektrotxaranga.
  • 19:00 Paella lehiaketa txosnetan.
  • 23:00 Maskota erretzea eta traka Dema plazan.
  • Jaien amaiera: Rukula eta Erokomeri txosnetan.

Programa PDF formatuan eskuratzeko: Santixabelak2017

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s