Etxerat Elkarteak igandeko istripua salatzeko elkarretaratzeak deitu ditu lau hiriburuetan

Arg.: Etxerat Elkartea

Etxerat Elkarteak jakinarazita, Iker Lima euskal preso politiko galdakaoztarraren lagun batek ezbeharra sufritu zuen igande honetan, Huelvako espetxetik itzultzean, Salamanka inguruan. Errotonda batetik berriro autobiara abiatzen zenean kotxearen kontrola galdu eta autoa errepidearen albo batean irauli egin zen.

Etxerat Elkartea: “Autoan zihoan lagunak ez zuen, zorionez, kalterik jasan eta arrastaka kotxetik atera zen. Senideek derrigorrean inposaturik euren bizitza eskubidea gauzatzeko egin behar dituzten bidai luzeen osteko urteko zazpigarren ezbeharra da hau. Ez da lehen aldia, gainera, Iker Limaren lagun honek kotxe-istripua sufritzen duela bere lagun presoa bisitatzera joatean. Duela hiru urte ezbehar bat izan zuen Tordesillan, Caceresko espetxera bidean errai erdian zegoen kamioi baten gurpila jo ostean”.

Istripua salatzeko eta Iker Limaren lagunari elkartasuna adierazteko Etxerat Elkarteak elkarretaratzeak deitu ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan:

  • Iruñea: ekainak 26, astelehena, 20:00etan, Alderdi Popularraren egoitza parean.
  • Bilbo: ekainak 27, asteartea, 19:00etan, Arriagan.
  • Donostia: ekainak 27, asteartea, 19:00etan, Udaletxean, Bule ondoan.
  • Gasteiz: ekainak 27, asteartea, 20:00etan, Andra Mari Zuriaren plazan.

Dispertsioak eragindako azken istripu honen harira, Etxerat elkarteko Naike Diez elkarrizketatu dute Info7 irratian, Kalegorrian saioan. Naikek adierazi du autoan zihoan lagunak ez zuela “zorionez” kalterik jasan eta bere kabuz “arrastaka” kotxetik atera zela. Elkarrizketa entzuteko: www.nfo7.naiz.eus

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s