Irailaren 24an 2017ko Kilometroak jaia Oñatin ospatuko da: Lekaixoka!

Bergarraren eskutik lekukoa jaso ondoren, 2017ko Kilometroak ospakizuneko antolatzailea Oñatiko Txantxiku Ikastola izango da. Aurtengo edizioa berrikuntzekin dator, izan ere jaia astebete aurreratuko da Oñatiko San Migelekin bat ez egiteko. Beraz, irailaren 24an (igandea) egingo da Kilometroak 2017 jaia.

a

2017a, ospakizunez betetako urtea izango da Txantxiku Ikastolarentzako, Kilometroak jaiaren antolaketaren ardura izateaz gain, 50. urteurrena ospatuko baitu. Logoaren eta leloaren eraketan oinarri izan diren baloreak ere irudikatuko ditu jaiak, hala nola, auzolana, irekitasuna, parekidetasuna eta aniztasuna.

Lekaixoka!

Lekaixo berbak, oihua, txilioa, irrintzia, deiadarra esan nahi du. Aspaldiko euskaldunek erabiltzen zuten deia, irrintzia eta oñatiarrez lekaixua, abisuak pasatzeko, arazoak komunikatzeko zein urrun zeudenei hurbiltasuna adierazteko: “Oinarrian, gure arbasoengandik jaso dugun herri ohitura, irrintzi, doinu eta berbaren komunikatzaile berriak gara”.

Lekaixoka berbaren oinarrian, auzolanaren ideia dago. Hortik, auzolanetik sortu eta sortzen garelako, Txantxiku Ikastola bera ere orain dela 50 urte auzolanetik sortu eta hazi delako. Horregatik, auzolana da Kilometroak jaiaren oinarria.

Leikaxoka! adierazten duen irudia, lekaixoa bera da. Irrintziaren soinu uhinaren errepresentazioa izateaz gain, formak Oñatiko Aloña mendiko gailurreriaren irudia ere islatzen du. Irudia Txantxiku Ikastolako hiru ikasle ohien artean sortu dute: Xanti Ugartek, Amaia Martinez de Arenazak eta Ander Etxanizek.

KLIKmetroak

KLIKmetroak ekimenaren helburua  zirkuitu birtualari ahalik eta bira gehien ematea da. klikmetroak.kilometroak.eus webgunean sartu, bertan azaltzen den “Egin zure metroa” botoiaren gainean klik egin eta webgunean adierazten diren pausuak jarraituz erabiltzaile bakoitzak metro bana egin ahalko du.

Bisitari bakoitzak metro bat egin ahal izango du, eta hala, zenbat eta jende gehiagok parte hartu, orduan eta itzuli gehiago emango zaizkio zirkuitu birtualari. Bisitariek egindako metro bakoitzeko, metro horren babesleak ekarpen ekonomikoa egingo dute Kilometroak jaiaren alde.

www.kilometroak.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s