Usurbilgo Udalak jakinarazi du Santixabel jaiak amaitu ondoren, kaxkoko Etxebeste eta Hirutasuna kaleetako urbanizatze obrei hasiera emango zaiela. Lan hauek iaz Irazu kalean egin ziren lanen segida izango dira. Gune hortako irisgarritasun zein segurtasun arazoak konpontzeko helburuarekin egingo dira: “Gaur egun harri galtzadak sortu ditzakeen oztopoak arinduko dira, orain artean dauden harri berberak ebakiz, leunduz eta berrerabiliz. Modu horretan, orain arteko izaera mantentzeko ahalegina egingo dute udal ordezkariek”.
Lanak Kale Nagusitik hasiko dira. Lehen aipatu bezala, lanak uztaileko lehen egunekin batera hasiko dira, herriko jaien ondoren, eta lanen amaiera irail bukaerarako aurreikusita dago. Guztira hiru hilabeteko lanaldia izango da.
bigarren fasea: 259.755 €
Lehen faserako 191.552€ erabili ziren eta bigarren faserako 259.755€ bideratuko dira. Proiektua eta obren zuzendaritza Inforlur enpresak gidatuko du eta Construcciones Lasuen S.A. izango da kontratista.
Obrek eragin ditzaketen eragozpenak direla eta, udaleko ordezkariek aldez aurretik barkamenak eskatu dizkiete bizilagunei.